LAN EGITEKO METODOA
SAIOLANen Jarduera Berritzaile Berriak Sustatzeko Eredua oinarritzat hartuta garatuko da prozesua. Eredu hori sustatzaile-talde batek enpresa berri bat sortzeko egitasmoetan erabili daiteke, edo lanean ari diren enpresak garatzeko egitasmoetan.
Maila bakoitzean sartzen diren jarduerak aurkezten ditugu ondoko lerro hauetan:
1. Estrategia
- Gaztelaniazko DAFO edo ingelesezko SWOT direlakoak (ahuleziak, indarguneak, aukerak eta mehatxuak) aztertzea
- Teknologiak eta patenteak aztertzea
- Alternatiba estrategikoak zehaztea (informazioa bilatu eta egituratzea, erabakiak hartzeko)
- Negozio-aukerak sortu eta zehaztea
- Aukerak aztertzea
- Prospekzio-azterketak egitea

2. PMTPren (produktua, merkatua, teknologia, pertsonak) garapena
- Produktu berriak garatzea
- Teknologia berriak erabiltzea
- Merkatu berriak garatzea
- Pertsonak trebatzea
- Pertsonak eta taldeak trebatzea
- Proiektuetan tutoretza egitea
- I+G+B (ikerkuntza, garapena, berrikuntza) proiektuetarako laguntzaileak zehaztu eta bilatzea
- Teknologia berriak eta merkatuak izan dezaketen balioa ebaluatzea
- Prototipoa asmatu eta fabrikatzea
- Enpresa-sustapenerako erakundeei aurkeztutako proposamenak kudeatu eta gauzatzea
- Finantziazioa lortzen laguntzea
- Ustiapenari buruzko bideragarritasun-azterketa egitea
3. Lanean ari diren negozioak optimizatzea (PMTPak merkaturatzen eta hazten laguntzea)
- Marketing-estrategiak garatu eta optimizatzea
- Produktu berria merkaturatzea. Merkaturatzeko modua antolatzea
- Bezero berriak eta merkatu egokia bilatzen laguntzea
- Nazioartera zabaltzea
|