Era berean, ELKAR-KIDEk " Ongi
etorri kooperatibara " txostena prestatu du kooperatibentzat,
bazkide berriei lanera doazen lehen egunean emateko.
LANKIDEBERRI bazkide berri guztiei zuzentzen zaie. Gainerako moduluak, berriz,
bazkide izan nahi dutenei.
Modulu bakoitza emateko metodologian bi aukera daude, eta biak batera erabili
daitezke .
Bertaratu beharrezko saioak : k ooperatibako arduradun batek
modulu bakoitzaren edukia azaltzen die pertsona-talde bati.
Intranet/internet : moduluak bakarka lantzeko.
Bi kasuetan ere, bazkide berriek edukiak zenbateraino barneratu dituzten neurtzen
duen autoebaluazioa egin dezakete modulu bakoitzaren amaieran. Horrez
gain, moduluekin pozik gelditu diren ala ez esateko galde-sorta bat bete behar
dute . |