Hasiera / Zer da Erkide

Zer da Erkide

Eraketa

2006ko abenduaren 12an Euskadiko Lan Elkarteen, Irakaskuntza eta Kreditu Kooperatiben Federazioa - ERKIDE, eratu zen Gasteizen, kooperatibei buruzko ekainaren 24 ko 4/1.993 Legeak xedatutakoaren arabera, eta Eusko Legebiltzarraren onespenarekin. Baina, 2015eko Ez Ohiko Batzar Nagusian Kontsumoko Kooperatibak ERKIDEra sartzea onartu zen, eta ordutik ERKIDE - Euskadiko Lan Elkarteen, Irakaskuntza, Kontsumo eta Kreditu Kooperatiben Federazioa izatera pasatu zen.

Helburuak

Euskadiko Lan Elkarteen, Irakaskuntza, Kontumo eta Kreditu Kooperatiben Federazioa - ERKIDE helburuen artean honako hauek azpimarra ditzakegu:

  • Lan Elkartuko, Irakaskuntza, Kontsumo eta Kredito Kooperatiben sektoreko erakunde ordezkaritza izatea
  • Lan Elkartuko, Irakaskuntza, Kontsumo eta Kredito kooperatiba-mugimenduaren defentsa eta sustapena.
  • Informazio eta aholkularitza teknikoa.
  • Bazkide, zuzendari eta teknikoak prestatzea.
  • Enpresarako elkar-lankidetza sustatzea.
  • Kooperatiba berriak sustatzea.
  • Elkartutako koooperatibei zerbitzuak eskaintzea.