Hasiera / Berriak / EROSKI-K 200 HORNITZAILE BAINO GEHIAGOBILDU DITU DATOZEN URTEETARAKO ILDO ESTRATEGIKOAK AURKEZTEKO

Berriak

EROSKI-K 200 HORNITZAILE BAINO GEHIAGOBILDU DITU DATOZEN URTEETARAKO ILDO ESTRATEGIKOAK AURKEZTEKO

2017-11-22

Bilbo, 2017ko azaroaren 21ean.- EROSKIk elikagaien industriako 200 hornitzaile baino gehiago bildu ditu gaur Bilbon, datozen urteetarako ildo estrategikoak aurkezteko. Kooperatiba aurrera egiten ari da bere eraldaketan, arreta indarguneetan jartzen duen enpresa bat izateko, eta orain baino errentagarria izateko. Horretarako, lehentasunezko helburuak dira bere merkatuetan lehiatzea, bezero-bazkideak estrategiaren erdigunean jartzea eta bere giza taldeen gaitasunak indartzea.

Hornitzaileekin eginiko topaketan, EROSKIko presidente Agustín Markaidek nabarmendu du "Zurekin eredu komertziala hein handian hedatu dela, eta salmenten emaitzak oso onak izan dira, hazkunde konstantearekin. Gaur egun, gure dendak lehen baino lehiakorragoak dira, eta ardatz horretan sakontzen jarraituko dugu aurreztea errazten duten eta elikadura osasungarri eta iraunkorragoa dakarten proposamen berriekin". Amaitzeko adierazi du "datozen urteotan helduko diogun berrikuntza-planak ikuspegi integrala izango duela; horren bidez, gure negozio-eredua berriz definituko duguEra berean, Markaidek bere hitzaldian iragarri du "EROSKIk datozen urteetarako duen estrategian, Zurekin ereduan sakontzen jarraituko dugula, horren bidez kontsumitzaileei irtenbide berriak ematen baitzaizkie bizimodu iraunkorragoa izateko, eta hori bateragarria izan dadin kontsumo iraunkorrago batekin".

Hartara, EROSKI eta hornitzaileak lankidetzan aritzeko forma berriak bilatzeko gonbidapena egin du: "Elikagaien marka asko bat datoz helburu horiekin, hau da, oraingoa baino elikadura osasungarri eta iraunkorrago baterantz jotzeko helburuarekin, eta EROSKIk estrategia horien bitartekoa izan nahi du, kontsumitzaileen onerako. Ildo horretatik, hornitzaileei eskaintzen diegun lankidetza integrala da, eta balio handiagoa sortzea du xede, produktuen, zerbitzuen eta prozesuen berrikuntza azeleratuz".

Belaunaldi berriko 600 denda baino gehiago Ekitaldi honetan egin diren berritze-lanen ostean, EROSKIk belaunaldi berriko 600 denda ditu jada, 30 hipermerkatu eta 570 supermerkatu; horietan guztietan, Zurekin proposamen komertziala bezeroei erakusten zaie. Eredu komertzial berri hori nabarmentzen da kontsumitzaileek hautatzeko askatasun handia dutelako, elikagai freskoetan espezializatuta dagoelako, eta tokian ekoitzitako elikagaiek gero eta protagonismo handiagoa dutelako.

Esan bezala, ekitaldi honetan hainbat denda berritu dira, eta gainera, EROSKIk zenbait establezimendu propio ireki ditu. Zehazki, hiru supermerkatu ireki dira, eta horiekin heldu zaio denda propioak irekitzeko plan berriari. Kooperatibak gehiago irekiko ditu hurrengo urteetan, pixkana, eta irekiera horiek bat egingo dute frankizia-erako dendak irekitzeko tasa altuarekin, azken ekitaldietan ikusi den moduan. Bestalde, hipermerkatuen sarea ere aurrera egiten ari da Zurekin ereduaren eraldaketan. Gaur egun, 30 hipermerkatu eraldatu dira, penintsulako iparraldean nagusiki, Albacetekoaz eta Tarragonakoaz gain. Elxen (Alacant) beste bat berritu da duela gutxi, eta beste EROSKI hipermerkatu bat zabalduko dute Melillan.

Sei milioi bezero-bazkide EROSKIk sei milioi bezero-bazkide baino gehiago ditu, EROSKI, CAPRABO eta FORUM SPORT txartelen titular direnak. Horiek erabiltzean, baldintza bereziak lortzen dituzte eguneroko erosketetan, eta kontsumo-kooperatibak bultzatutako ekimenetan parte har dezakete. Bestalde, EROSKI Kluba abiarazteak asko indartu du bezeroek markarekin duten lotura. Urte honetako lehen hilabeteetan soilik, kontsumitzaileentzako aurrezpen osoa 121 milioi eurokoa izan da eskaintza eta sustapenen bidez; alegia, iragan ekitaldiko aldi berberean baino % 6,5 gehiago. Horren barruan, EROSKI Kluba txartelaren bitartez bezero-bazkideentzat egindako eskaintzak oso garrantzitsuak izan dira. Horrekin batera, EROSKIk bezero-bazkideekiko lotura indartzen jarraitu du aurten, EROSKI Kluba kreditu-txartel berria plazaratu baitu Mastercard eta Santander Consumer Financerekin lankidetzan; txartel horrek finantza-baldintza onuragarriak eskaintzen dizkie bezero-bazkideei, baita eguneroko erosketetan aurrezteko aukera gehiago ere.
Bere hitzaldian, bereziki azpimarratu du EROSKIren bezero-bazkideekiko lotura kooperatibaren ardatz estrategikoetako bat izango dela datozen urteotan. "EROSKIren eraldaketari ekin diogu bezero-bazkideekiko lotura abiapuntutzat hartuta, eta espero dugu are lotura handiagoa izatea haiekin. Indargune horretatik, ingurune kolaboratibo berriak ere sortuko ditugu hornitzaileekin, oraingoak baino proposamen komertzial hobeak definitzeko".

Taldeen garapenaren eta barneko ekintzailetzaren aldeko apustua Hitzaldian, Agustín Markaidek gogoeta hau egin du: "Teknologia berriak banaketaren balio-kateko zenbait alderdi eraldatzen ari dira; erronka hori gure mugetatik baino harago doa, eta barneko eta kanpoko ezagutza konbinatu behar ditugu". Ildo horretatik, EROSKIk aliantzak ditu unibertsitateekin (esate baterako, MONDRAGON UNIBERTSITATEA eta DEUSTUKO UNIBERTSITATEA), negozioeskolekin eta talentu-zentroekin, eraldaketa digitalarekin lotuta dauden gaitasun berriak txertatzeko eta berrikuntza-ekosistemak sortzeko, lehiakortasuna hobetze aldera eta denboran zehar mantenduko diren abantaila lehiakor berriak sortze aldera. Hiru oinarri estrategikoetako bat EROSKIko giza taldeen bilakaera profesionala eta pertsonala indartzea da, eta pertsonen prestakuntza lehiakortasuna hobetzeko gakoetako bat da. Aurten, orain arte, EROSKIko 500 langilek baino gehiagok parte hartu dute Freskoen Eskoletan, eta horietan dendetako taldeak ahaldundu nahi dira bezeroak poz-pozik egon daitezen harategian, arraindegian, okindegian, urdaitegian eta frutategian jasotako arretarekin. Apustu biribila da bezeroei arreta saiatua eskaintzeko belaunaldi berriko Zurekin dendetan.

EROSKI, S.COOP