Inicio / Noticias / IKERLAN Y LKS NEXT SUMAN FUERZAS PARA OFRECER SERVICIOS DIGITALES DE INDUSTRIA 4.0

Noticias

IKERLAN Y LKS NEXT SUMAN FUERZAS PARA OFRECER SERVICIOS DIGITALES DE INDUSTRIA 4.0

2019-05-09


Ikerlan eta LKS Next erakundeen arteko hitzarmenak —biak ala biak Mondragoneko kideak— enpresa industrialen digitalizaziorako proposamen integrala eskaintzea du xede. Horrela, bi erakundeen ezagutza eta zerbitzuen baturak proposamen bakarra osatuko du merkatuan, digitalizazio-prozesuak bereganatu edo finkatu behar dituzten enpresentzat.

Ikerlanek «Ikerlan Konnekt» plataforma erantsiko dio proiektuari. Plataforma hori digitalizazio-soluzioen multzo bat da, eta balio-kate osoa betetzen du, sentsoretik hodeira. Dagoeneko dozena bat enpresa industrialetan baino gehiagotan ezarri da plataforma. LKS Next-ek, bere aldetik, proposamena osatuko du, bere bezeroen artean dagoeneko abian jarri dituen industrializazio-zerbitzuen eta plataforma digitalak mantentzeko zerbitzuen «poolaren» bidez.

Ikerlan Konnekt digitalizazio-soluzioez osatutako multzo bat da. Plataforma digitalak eskaintzeko behar diren osagai guztiak ditu, Ikerlanek berak garatutako elementuak zein hirugarrenen aplikazioak barne hartuz, enpresen digitalizazio-estrategiara egokitzeko. «Alde batetik, ondasun horiek ekoizten dituzten eta fabrikazioan nahiz makina-parkea erabili eta mantentzeko zerbitzuetan teknologia horiek erabiltzen dituzten enpresak ditugu. Eta bestetik, ondasunok beren negozio-eragiketetan erabiltzen dituzten enpresak», adierazi du Salvador Trujillok, Ikerlaneko IKTen areako arduradunak. Horren adibidetzat Fagor Arrasate jarri du: prentsak ekoizten ditu eta bere bezero Gestamp erabiltzen du automobilgintzarako osagaiak ekoizteko.

Estrategia Empresarial 16-30 de abril de 2019