Hasiera / Berriak / ABANTAIL, KOOP. ELK.AK BERE JARDUERA-EREMUA ESTATURA ZABALDU ETA NAZIOARTERA SALTO EGIN DU

Berriak

ABANTAIL, KOOP. ELK.AK BERE JARDUERA-EREMUA ESTATURA ZABALDU ETA NAZIOARTERA SALTO EGIN DU

2012-05-16

2010ean Abantail-ek bere fakturazio guztia Euskadin egindako proiektuetatik lortzen zuen; urtebete geroago %25 estatuko merkatutik dator. Horrela, merkatuaren egoera zaila gorabehera, 2011 urte ona izan du, bere sarrerak %10 hazi baititu eta eskariak %55.
Abantail, Koop. Elk.a Mondragon Korporazioko kide da, eta bere lehen urratsak egiten ari da nazioartean bere bezeroen, bakoitza bere sektorean erreferente diren konpainien, nazioarteko filialen eskutik.
Gainera, konpainiaren nazioartekotzea funtsezko ardatz bat izango da 2013-2016 Hausnarketa Estrategikoan.
Konpainiaren proiektuen artean nabarmentzekoak dira: forjaketarako brida- konfiguradore tekniko-komertziala Ulma Piping-erako, konpresoreen dokumentazio teknikoa automatikoki sortzeko sistema ABC Compresors-entzat, konponketen konfiguradore komertziala Oronarentzat, apalak diseinatzeko aplikaziorako funtzionalitate berriak Mecalux-entzat edo botilatzeko makinen karterrak diseinatzeko sistema Irundin-entzat.
Gainera, 27 langile dituen konpainia honek datorren ekainean “Interneten 3Dko etxebizitza-editorea” deituriko proiektua merkaturatzea espero du, eraikuntzaren sektorera zuzendua, zehatzago esanda higiezinen eta sustapenen enpresetara.
Berez, I+G garapen honetarako, non Abantail-ek baliabide ugari inbertitu baitu, badu jada higiezinen sustatzaile bat, hori ezartzeko interesa duena.

Estrategia Empresarial-2012ko maiatzaren 1-15