Hasiera / Berriak / ULMA, KOOP. ELK.AK BERE MARKA UTZIKO DU BRASILIAKO ESTADIO NAZIONALEAN, FUTBOLEKO MUNDU-TXAPELKETAREN EGOITZAN

Berriak

ULMA, KOOP. ELK.AK BERE MARKA UTZIKO DU BRASILIAKO ESTADIO NAZIONALEAN, FUTBOLEKO MUNDU-TXAPELKETAREN EGOITZAN

2013-07-02

Joan zen ekainaren 15ean hasi zen FIFA Konfederazioak Brasil 2013 Kopa Brasiliako ‘Mané Garrincha’ estadio nazional liluragarrian jokaturiko partidarekin, 2014ko Futboleko Mundu Txapelketaren egoitza ere izango delarik. ‘Erromako koliseo’ moderno honen eraikuntzan ULMAk ere parte hartu du, euskal enpresa hau bere nazioartekotze-estrategia finkatzen ari baita proiektu garrantzitsuak gauzatuz Amerikan (Kanadan, Brasilen, Perun, Panaman...) eta Europan (Belgikan, Polonian, etab.).

Joan zen maiatzaren 26an inauguratu zen Brasilian, Brasilgo hiriburuan, ‘Mané Garrincha’ estadio nazionala; ikaragarrizko kirol-azpiegitura honek 71.000 ikusle baino gehiago hartzen ditu, eta bertan ULMA Eraikuntza euskal enpresak egituraren zati handi bat egin du: 46 metroko garaierako 288 zutabe, 22 metroko zabalerako konpresio-eraztuna, 12 metroko garaierako habeak harmailetarako eta hainbat horma Orma-rekin, kofratze-sistema modular bertikala, erresistentea eta errendimendu handikoa.

Perun hiriburu –Lima– osoa Hegoaldeko muturretik erdigune historiko ingururaino zeharkatuko duen tren elektriko baterako azpiegitura egiten ari da ULMA; Huanzako zentral hidroelektrikoan eta Toromocho meategian ere ari da lanean. Panaman, goi-ingeniaritzako konponbideak aplikatzen ari da ULMA Eraikuntza Bocas del Toro probintzian dagoen Changuinola I proiektu hidroelektrikoan. Gainera, Uruguain, Montes del Plata paper-fabrikan ari da lanean. Eta Toronton (Kanadan), Aura dorrea eraikitzen ari da, 78 solairu eta 272 metroko garaiera izango duen eraikinean.

Europa ere euskal konpainiaren kanpo-garapenaren eszenatoki da, gaur egun lanean ari baita Belgikako egoitza-dorre garaienaren eraikuntzan: Tour Upsite, Bruselan, 142 metroko garaiera eta 42 solairu dituen eraikina. Eta halaber, Pragako metroaren Petriny geltokian ere parte hartzen ari da (Txekiar Errepublikan); Unibertsitate Ibilbidean, Bydgoscz-en; Kryz-Debica A-4 autobidean, eta Kielce-ko Batzar Zentroan, azken hiru lan horiek Polonian.

Irudi berria mende-erdiko bizitzaren ondoren
Apirilaren erdi aldera, Munich-en (Alemanian) Bauma azokara joan zen ULMA Eraikuntza, munduko erakusketarik handiena baita eraikuntzako makina, ingeniaritzako makina, meatzaritzako makina, eraikuntzako ibilgailu eta ekipoetan. Erakusketa hartan, enpresak bere jarduera gauzatzen duen arloetako zerbitzu eta berrikuntzak aurkezteaz gain, bere irudi korporatibo berria ere aurkeztu zuen. “Ideia berrien bidez sortarazi nahi dugu harridura, eta urratsetako bat gure identitatea berritzea da, gure izaera eta nortasunaren ildotik”, azaldu du Aitor Aiastuik, ULMA Eraikuntza-ren zuzendari nagusiak; enpresa honek 50 urte baino gehiagoko esperientzia du eraikuntza-sektorera bideratutako kofratze-sistema eta aldamioetan. “Hazkunde-estrategiaren alde egiten dugu merkatuetan eta proiektu estrategikoen alde mundu osoan”, gehitu du Aiastuik.

Estrategia Empresarial - 2013ko ekainaren 16-30.