Hasiera / Berriak / FAGOR ARRASATE S. COOP.-EK ECOPICKLEAN DESUGERKETA EKOLOGIKOKO LINEA BERRIA AURKEZTU DU

Berriak

FAGOR ARRASATE S. COOP.-EK ECOPICKLEAN DESUGERKETA EKOLOGIKOKO LINEA BERRIA AURKEZTU DU

2017-07-31

Fagor Arrasatek mikroinpaktatu bidezko desugerketa ekologikoko instalazio berria aurkeztu du: Ecopicklean. Instalazio horretan, beroan ijeztutako altzairuaren formatuak prozesatuko dira. Europan horrelako linea bat ipintzen den lehen aldia da. Instalazioan, 4 eta 20 mm bitarteko lodierako formatuak guztiz automatikoki prozesatu ahal izango dira, haiek erabat desugertuz, olioztatuz eta lautuz. Urtero 60.000 t-ko produkzio-ahalmena izango du.
Mikroinpaktatu-teknologia formatuak zein bobinak prozesatzeko erabil daiteke. Adibidez, formatuz formatuko desugerketa ekologikoko linean, beroan ijeztutako formatuak lantzen dira. Desugertu, olioztatu eta lautu egiten dira, eta, ondoren, pilatu eta paketatu. Pilatze-unitatea linearen amaieran dago, eta formatuak automatikoki eta tamaina-tarte handiarekin pilatzen ditu.
Merkatuari begira, Fagor Arrasateren Ecopicklean linearen abantailetako bat da zerbitzu-zentro txikiei eta ertainei desugerketa-linea batean inbertitzeko aukera ematea.
Ecopicklean lineak autonomia ematen die zerbitzu-zentroei, behar duten unean desugertu baitezakete euren materiala, desugertzaileen beharrik gabe. Beraz, materiala desugertzeaz gain, prozesuak errentagarritasun erantsia izatea lortzen da.
Bestalde, Ecopicklean lineak ez du baimen berezirik behar, ezta azidoak erabiltzen dituzten instalazio tradizionaletako segurtasun-neurririk ere. Hortaz, edozein lantokitan instala daiteke.
Instalazio berriak formatuen lasaiketa- eta lauketa-kalitate bikaina ematen du, eta horrek balio erantsi handiagoa ematen dio azken produktuari. Gainera, bereziki egokia da ondoren laser bidezko ebaketa-prozesua eginez gero.

2017ko uztailaren 16tik abuztuaren 31ra