Hasiera / Berriak / ONDOAN KOOPERATIBAK 35 URTE BETE DITU, ETA NAZIOARTEKOTZEA ETA INDUSTRIA ESPARRUA AZPIMARRATZEN DITU

Berriak

ONDOAN KOOPERATIBAK 35 URTE BETE DITU, ETA NAZIOARTEKOTZEA ETA INDUSTRIA ESPARRUA AZPIMARRATZEN DITU

2017-07-31

35. urteurrenean, Ondoanek hurrengo lau urteetarako hausnarketa estrategikoa egin du, honako helburu hauek gogoan hartuta: industria-sektorera berrorientatzea, orain arte hirugarren sektorean jarri izan baitu arreta; azken bezeroarengana jotzea, azpikontratista gisa duen jarduera txikitze aldera; korporazioko eta korporaziotik kanpoko industria-enpresekin aliantzak ezartzea; eta sektore biosanitarioan arreta jartzea, barruko ingurumen-kalitatearen arloan, merkatuetan dibertsifikatzeko.
Ingeniaritzaren kudeaketa-planak 2017an 42 milioiko negozioa izango duela aurreratu du (maiatzera arte, zorroa 30 milioikoa izan da), eta 2020ra bitartean % 11,7ko hazkundea izango duela. Helburu horiek lortzeko, zenbait kontratu ditu. Haietako bat Ismaeliako tunela egiteko proiektua da. Indrak gauzatuko du proiektu hori, Suezko kanalaren ipar-mendebaldeko ertzean, Cairotik 140 km-ra. Ondoanen parte-hartzea 12 milioikoa da.
Nazioartekotzearen esparruan, Ondoan Mexiko Hirira eta Casablancara iritsi berri da. Hiri horietan dituen ordezkaritzak indartzeko asmoa du, autonomia gehiago emanez eta tokiko langileak kontratatuz.
Mexikon, bi lan ditu martxan Iberdrolarentzat, Tamaulipas eta Queretaro hirietan, eta beste bi lan esleitu dizkiote: alde batetik, irailetik aurrera, suteen kontra babesteko instalazioen ingeniaritza inplementatuko du Asturiasko TSK enpresarentzat, sufre ( SO3) bidezko ziklo konbinatuko zentral batean; eta, beste batetik, suteen kontrako instalazioaz arduratuko da Portugalgo Motaengil taldea Coatzacoalcos hirian (Veracruz) egiten ari den parke agrologistikoan. Ondoan México elkarteak aliantzak eratuko ditu MCC baitan sortutako Mise Servicios Energéticos dibisioko kooperatibekin, baita MSIrekin eta LKS Ingeniaritza eta Aholkularitzarekin ere.
Espainian, Ondoanek bulego bat zabalduko du Katalunian, Ibizan eta Palman duen jarduera areagotuko du (Menorcan hotel bat egiteko proiektuan hartuko du parte), eta telekomunikazioen eta sarrera-kontrolen instalazio-eskaintza handituko du.

ESTRATEGIA EMPRESARIAL-UZTAILAREN 16TIK 31RA