Hasiera / Berriak / MAIER S. COOP. ENPRESAK HITZARMENA SINATU DU DEUSTUKO INGENIARITZA FAKULTATEAREKIN

Berriak

MAIER S. COOP. ENPRESAK HITZARMENA SINATU DU DEUSTUKO INGENIARITZA FAKULTATEAREKIN

2017-09-04

Maier taldeak eta Deustuko Ingeniaritza Fakultateak hitzarmena sinatu dute, ingeniaritzako ikasleei «Maier esperientzia» izenekoa eskaintzeko. Programa horren bidez, partaideek fakultateko prestakuntza eta enpresako praktikak txandakatzeko aukera izango dute. Enpresako jarduna zenbait kokalekutan jorratuko denez, gainera, programak nazioarteko mugikortasuna ere hartuko du bere baitan. Hala, Deustuko Unibertsitatearen eta Maierren artean ezagutza transferitzea, ikasleen gaitasunak eta konpetentziak garatzea eta ikasleek Maierren beharrizanei lotutako proiektu estrategikoak lantzea ekarriko du hitzarmenak.