Hasiera / Berriak / MONDRAGON UNIBERTSITATEAK ETA EROSKI S. COOP. SOZIETATEAK TALENTUA ERAKARTZEKO ETA GARATZEKO AKORDIO BAT SUSTATZEN DUTE

Berriak

MONDRAGON UNIBERTSITATEAK ETA EROSKI S. COOP. SOZIETATEAK TALENTUA ERAKARTZEKO ETA GARATZEKO AKORDIO BAT SUSTATZEN DUTE

2017-09-12

Eroskiren 2020rako Plan Estrategikoaren hiru ardatzetako bat da bere taldeen garapen profesionala eta pertsonala sustatzea; hots, pertsonen prestakuntza lehiakortasuna hobetzeko gakotzat hartzen dute.

Testuinguru horretan, lankidetza-hitzarmen bat sinatu du Mondragon Unibertsitatearekin, banaketa-kooperatiban profesional berriak sartzeko eta bi erakundeen artean talentua transferitzeko. Horretarako, honako hauek erabiliko dituzte: etengabeko prestakuntzako programak, enpresa-kudeaketako berrikuntza metodologikoa, ezagutza teknikoaren transferentzia eta kooperatiban intraekintzailetza-proiektu berriak sustatzeko ekosistema bat.

Hitzarmen horren bitartez, Eroskik berrikuntza-proiektuak sortzeko barne-ekintzailetzako programa bat bultzatu nahi du, datozen urteetan lehiakortasuna hobetzeko zehaztutako estrategiaren oinarri gisa.

Bi erakundeek unibertsitatetik enpresara talentua transferitzeko plan bat sortuko dute, gai hauetan: berrikuntza metodologikorako “design thinking” –proiektuetan, berrikuntza irekiko plataformetan eta abar.
Hala, elkarrekin arituko dira bezero bazkideek parte hartzeko bide berriak diseinatzen, “zurekin” belaunaldi berriko dendetan arreta etengabe hobetze aldera.

Gainera, unibertsitatearen eta enpresaren arteko lantalde dualen bidez, berrikuntza-proiektuei ekingo diete. Besteak beste, hauek dira aipatzekoak: merkataritza elektronikoa, eta lotutako produktuak gomendatzeko eta iradokitzeko sistemak.

2017ko irailaren 1-15