Hasiera / Berriak / EROSKI S. COOP.-EK SUPERMERKATU BAT IREKI DU DONOSTIAN

Berriak

EROSKI S. COOP.-EK SUPERMERKATU BAT IREKI DU DONOSTIAN

2018-04-20

Eroskik beste establezimendu bat ireki du Donostiako Altza auzoan. Horretarako, bi milioi euroko inbertsioa egin du eta 35 lanpostu berri sortu ditu.
Supermerkatu berriak Kooperatiba sustatzen ari den “zurekin” ereduari erantzuten dio, eta 1.157 metro karratuko salmenta-aretoa eta 77 ibilgailurentzako aparkalekua ditu.
Inaugurazio hori aurten aurreikusten diren bost inaugurazioetatik lehenengoa da.
Azken lau urteetan, eta 300 milioi eurotik gorako inbertsioa egin ondoren, dagoeneko belaunaldi berriko 600 establezimenduk baino gehiagok osatzen dute Eroski sarea.

Apirilak 1-15