Hasiera / Berriak / EROSKIK BERRITU EGIN DU OSASUNAREKIN ETA IRAUNKORTASUNAREKIN HARTU DUEN KONPROMISOA

Berriak

EROSKIK BERRITU EGIN DU OSASUNAREKIN ETA IRAUNKORTASUNAREKIN HARTU DUEN KONPROMISOA

2018-04-27

Eroski kooperatibak berritu egin ditu osasunaren eta iraunkortasunaren alorretan dituen konpromisoak, eta dekalogo batean laburtu ditu. Dekalogo hori bere egin du kooperatibak, osasun eta ongizate handiagoak izango dituen gizarte iraunkorragoaren aldeko ekarpena egin nahian.
Duela ia 50 urte sortu zenetik ere hartuak zituen Eroskik halako konpromiso historikoak kontsumitzaileekin eta gizartearekin, gizartearen bizi-kalitatearen hobekuntzan eta gizartearen garapen iraunkorrean era positiboan eragiteko, kooperatiba gisa zegokion izaerari eta bokazio sozialari leial. 5.000 lagun baino gehiago aritu dira dekalogo hori lantzen, bazkide, langile, bezero eta interes-taldeak barne hartuta.

Kooperatibak berritutako bertsioan zehaztu dituen 10 konpromisoen ardatzak honako hauek dira: elikagaien segurtasuna, elikadura osasungarria lortzea prezio eskuragarri batean eta informazioa.
Konpromiso horien artean, azpimarragarria da 2020rako marka propioko produktu guztietatik palma- eta koko-koipeak desagertzekoa. Ildo horretan, nabarmendu beharra dago 2017an markako produktuetatik 325 tona azukre, koipe eta gatz kendu izana, produktu horien kalitatea hobetzeko helburuz. Eta 2024rako hartutako beste konpromiso bat hauxe da: bere saltoki-sarean salduko diren arrautza guzti-guztiak lurzoruan hazitako oiloetatik etorriko direla.


2018ko apirilaren 16tik 30era