Hasiera / Berriak / EROSKI S. COOP. SOZIETATEAK FRESKOEN MARKA PROPIOKO 500 ERREFERENTZIA BAINO GEHIAGO DITU

Berriak

EROSKI S. COOP. SOZIETATEAK FRESKOEN MARKA PROPIOKO 500 ERREFERENTZIA BAINO GEHIAGO DITU

2018-10-01

Eroskik aurrera jarraitzen du freskoetan oinarritutako elikadura osasungarriaren alde egiten, eta, horretarako, osasunaren eta iraunkortasunaren alorretan hartuak dituen konpromisoetara egokitu du Eroski Natur marka propioa.
Kooperatibak handitu egin du marka propioko freskoen eskaintza eta, dagoeneko, 500 erreferentzia baino gehiago ditu, batik bat fruta, barazkia, haragi eta arrainetan. Horrez gain, beste produktu batzuk ere erantsi ditu, hala nola landako arrautza freskoak, askatasunean hazitako oiloenak.
Eroski Natur markako fruta eta barazki guztiek Global GAP edo produkzio integratuko iraunkortasun-ziurtagiria dute.
Bestalde, Eroski Natur markako arrainak bermaturik du arrantzaleku iraunkorretako jatorria, Marine Stewards-hipCounsil (MSC) ziurtagiriaren bidez. Ziurtagiri hori mundu zabalean onarturik dago, eta bermatzen du ekoetiketa urdina daramaten arrain guztiak arrantzaleku iraunkorretatik datozela, arrantza-tresna errespetutsuak erabiliz harrapatu direla, etiketa kontrolatua eta argia dutela eta, zaintza-kateari esker, trazabilitate bermatua dutela.
Horrez gain, dagoen eskualdeko behi-haragia eskaintzen du Eroskik, hala nola tokian tokiko txahala Euskadin, Nafarroan, Galizian, Balearretan, Katalunian... Gainera, adierazpen geografiko babestuaren onarpena du eskualde batzuetan.
Lurrean hazitako oiloen arrautza-kopurua handitzea izan da kooperatibak egin berri duen beste aurrerapauso bat. Horiek ere Eroski Natur markarekin merkaturatzen ditu bere saltokietan. Ildo horretan, kooperatibak konpromiso hau hartu du: bere saltoki-sarean salduko dituen arrautza guzti-guztiak kaiolan hazita ez dauden oiloenak izatea 2024rako.

EMPRESA XXI-Iraila