Hasiera / Berriak / EROSKI AUKERATU DUTE ONLINE SUPERMERKATURIK ONENA BIGARREN URTEZ JARRAIAN

Berriak

EROSKI AUKERATU DUTE ONLINE SUPERMERKATURIK ONENA BIGARREN URTEZ JARRAIAN

2018-10-10

Eroski kooperatibaren Internet bidezko dendak online supermerkaturik onenaren eraman jaso du bigarren urtez jarraian. Bartzelonan egin den 2018-2019ko Merkataritza Sarien banaketa-ekitaldian jaso du goraipamena kooperatibak. Online supermerkatuen kategorian “Urteko WebShop” saria eskuratu du Eroskik, hain zuzen.
Kontsumitzaileek ematen dute saria, eta, online bozketaren bidez, supermerkatuaren gogobetetze- eta balorazio-maila orokorra aukeratzen dute. Kontsumitzaileen lehiaketarik handiena da Espainian eta merkatu-azterketarik handienetakoa.
«Bigarren urtez jarraian saria irabazita, berretsi egin da gure eraldaketa digitalak duen onarpena. Proposamen multikanala eskaintzera bideratu dugu eraldaketa, esperientzia positibo globala lortzeko. Kontsumitzaileen aurreikuspenetara egokitutako proposamena da, mundu fisikoko abantaila komertzialak online supermerkatura eraman dituena. Erosketa-esperientzia kanal guztietan berdintsua izatea bermatzen du, eta online erositakoa doan eta berehala (autoz edo oinez) jasotzeko aukera eskaintzen du, Click@Drive eta Click@Collect zerbitzuen bidez», adierazi du Mari Mar Escrig Eroskiren Online Negozioko zuzendariak.

Urriak 1-15 -EMPRESA XXI