Hasiera / Berriak / UROLA S. COOP. KOOPERATIBAK ONTZIAK FABRIKATZEKO LINEAK AUTOMATIZATUKO DITU ALJERIAKO FINDEGI BATEAN

Berriak

UROLA S. COOP. KOOPERATIBAK ONTZIAK FABRIKATZEKO LINEAK AUTOMATIZATUKO DITU ALJERIAKO FINDEGI BATEAN

2018-10-11

Urola kooperatiba PETezko ontziak puzte-teknologiaren bidez fabrikatzeko ekipamenduen diseinuan espezializatuta dago, eta, Tunisiako ingeniaritza baten bidez, 2,5 milioi euroko kontratua irabazi du Aljeriako petrolio-findegi nagusiarekin.

Proiektua honako hau da, zehazki: automozioko olio lubrifikatzailea ontziratzeko dentsitate handiko polietilenozko bidoiak fabrikatzeko ekipamenduez hornitzea. Zehazki, honako ekipamendu hauek: tapoiak egiteko injektoreak, estrusio-puzte makina birakariak eta ekipamendu osagarriak —hala nola lehengaia elikatzeko sistemak, bizarrak berreskuratzeko errotak, konpresoreak, ura hozteko ekipamenduak eta abar—.

Aljeriako findegiko lehengo linea alemaniarrak ordeztuko dituzte Urolaren ekipamenduek. Proiektuaren estrategia prozesua automatizatzea da, bertan sortzen diren hondakinen % 100 aprobetxatuz, alde batetik, eta fabrikatzen diren ontzien kalitatea kontrolatzeko sistemak linean bertan txertatuz, bestetik.


Enpresa XXI-2018ko urriaren 1a