Hasiera / Berriak / EIKA S.COOP. SOZIETATEAK 15 MILIOI INBERTITUKO DITU HEMENDIK ETA 2020. URTERA, BERE AHALMENA HANDITZEKO

Berriak

EIKA S.COOP. SOZIETATEAK 15 MILIOI INBERTITUKO DITU HEMENDIK ETA 2020. URTERA, BERE AHALMENA HANDITZEKO

2018-11-27

Egosketa elektrikoetarako osagaiak eta sistemak fabrikatzen dituen Eika bizkaitar kooperatibak 15 milioi euroko inbertsioak egingo ditu orain hasi eta 2020. urtera arte, bere ahalmena handitu, hazten segitu eta etorkizunean ere lehiakorra izaten jarraitzeko, konpainiaren iturriek EMPRESA XXIri adierazi diotenez.

Hala, azken lau urteetako ildoari eutsiko dio kooperatibak, dagoeneko 22 milioi euro baino gehiago inbertitu baititu produktibitateari eta ahalmenari lotutako gaietan, batez ere Etxebarriko lantegi nagusian fabrikatzen dituen gainazaleko egosketarako lineetan. Horretaz gain, baina, 2004an Mexikoko Querétaron bitrozeramikazko gaineko sukaldeetarako foku erradiatzaileak egiteko abian jarri zuten fabrikan ere egingo dituzte inbertsioak.

Taldeak 100 milioi euro inguru fakturatzen ditu urtean eta gaur egun 1.100 lagun baino gehiago ditu plantillan, horietatik 500 inguru Bizkaiko Lea Artibai eskualdean. Bertan zentralizatuta ditu I+G+b zerbitzuak, hogei ikertzaile baino gehiago biltzen dituztenak.
I+G+i arloaren aldeko apustu sendo horren ondorioz, euskal taldeak nabarmen aldatu du merkatura hurbiltzeko estrategia: gaineko sukaldeetarako eta labeetarako osagaiak soilik eskaintzetik, egosketara bideratutako sistema konplexuak eskaintzera igaro da, berotasun-sorgailuak eta kontrol-sistemak batuta.
Dibertsifikazioaren alorrari dagokionez, industrian erabiltzeko material isolagarrien alorrean hasi da, Isoleika «spin off-aren» bidez, bai eta «ultracap-etan» elektrizitatea metatzeko jardunean ere, Koneikaren bidez.
Nazioartekotzeari begiratuta, Europa eta Iparramerika izan dira kooperatibaren merkatu nagusiak, eta hazkunde nabarmena bizi du batean nahiz bestean.
Orain, etorkizunera begira, produktibitatea hobetzea, hazten jarraitzea eta Lea Artibain enplegua sortzea da taldearen erronka.

Empresa XXI-2018ko AZAROAREN 15a