Hasiera / Berriak / LEARTIKER S.COOP. SOZIETATEAK AERONAUTIKARAKO PROTOTIPOA GARATU DU, AUTOMOBILETARAKO TEKNOLOGIA ERABILIZ

Berriak

LEARTIKER S.COOP. SOZIETATEAK AERONAUTIKARAKO PROTOTIPOA GARATU DU, AUTOMOBILETARAKO TEKNOLOGIA ERABILIZ

2018-11-27

Leartiker teknologia-zentroak Aerocar proiektu europarra jarri zuen abian duela bi urte, industria aeronautikoaren eta automozioaren arteko transferentzia teknologikoa bultzatzeko bidean eta bi sektore estrategikoon arteko sinergiak indartzeko asmoz.
Gaur egun, europar ekimena laugarren fasean dago, lau prototipo eginez. Horietako bat Leartikerrrek sustatzen du, Arabako Aernnova enpresarekin batera. Bidaiarientzako hegazkin baterako presurizatu gabeko fuselajeko saihetsarteko zuakerra da, automozioan erabiltzen diren materialetan eta teknologietan oinarrituz eta gaur egun aeronautikan erabiltzen ez diren materialak eta prozesuak erabiliz.
Leartikerreko proiektu-buru Asier Retolazak azaldu duenez, bi aldaera sortu dira, bata indartua eta beste bat indartu gabea, proiektuan erabiltzen diren fabrikazio-teknologien eta materialen arteko desberdintasunak erkatzeko asmoz. Horien artean daude SMC (Sheet, Moulding Compound) prozesua, zuntz jarraituen bidez indartutako konposite termoplastikoen konformazioa, termoplastiko indartuen injekzioa eta gaininjekzioaren bidez osagai hibridoak fabrikatzea.
Aerocar proiektuaren bosgarren eta azken fasea gerora egingo da, parte hartu nahi duten enpresekin lankidetzan prototipo berri bat egiten denean. Dena dela, kasu horretan garapena ez da publikoa izango eta fabrikaziorako tresneria ez da diruz lagunduko, laugarren fasean gertatu bezala.

EMPRESA XXI – AZAROAREN 16A