Hasiera / Berriak / DANOBAT GROUPEK BIKAINTASUN ZENTROA IREKI DU SHANGAIN ETA ASIAN DUEN PRESENTZIA SENDOTU DU HORRELA

Berriak

DANOBAT GROUPEK BIKAINTASUN ZENTROA IREKI DU SHANGAIN ETA ASIAN DUEN PRESENTZIA SENDOTU DU HORRELA

2018-12-11

Danobatgroupek bikaintasun-zentroa inauguratu berri du Shangain, Asiako merkatuan duen presentzia sendotzeko asmoz. Izan ere, Taldeak Pekinen duen ordezkaritzari gehitu zaio zentro berria, eta zerbitzu berriak eskaintzeko aukera emango du.
Buruak konpontzeko lantegia, ordezko piezen biltegia, balio erantsi handiko makinak hartzen dituen showrooma eta bulego-eremua biltzen dituen instalazioa diseinatu du Makina-erreminten fabrikatzaile gipuzkoarrak.
Danobatgroupek, Asiako merkatuan egin duen apustu berri horri esker, salmenta-helburu garrantzitsuagoak finkatu ahal izango ditu, batez ere Shangaiko eskualdean, Txinako industria-eremurik garrantzitsuenetako batean. Zehazki, datozen bizpahiru urteetan negozio-bolumena nabarmen handitzea aurreikusten du taldeak.
Fabrikatzaileak nazioartean hedatzeko eta atzerrian instalazioak eraikitzeko egin duen apustuaren beste adibide bat da inbertsio hori.

EMPRESA XXI-2018ko abendua 1a