Hasiera / Berriak / MONDRAGON ASSEMBLY S. COOP. SOZIETATEAK EKOIZPEN FOTOVOLTAIKOKO LERRO BAT INSTALATU DU EGIPTON

Berriak

MONDRAGON ASSEMBLY S. COOP. SOZIETATEAK EKOIZPEN FOTOVOLTAIKOKO LERRO BAT INSTALATU DU EGIPTON

2019-01-10

Mondragon Assemblyk 60 MW-eko modulu fotovoltaiko baten fabrikazio-lerro bat instalatu du Kairon (Egipton), Arab International Optronics (AIO) enpresaren egoitzan. AIO zerbitzu-proiektuen erakunde nazional bat da, Egiptoko Defentsa Ministerioarena, eta hainbat aplikaziotarako sistema elektroniko, elektrooptiko eta optiko aurreratuak fabrikatzen eta saltzen ditu.

Enpresak berak jakinarazi duen moduan, fabrikazio-lerroak malgutasun handia du, eta 60 eta 72 gelaxkatako moduluak ekoiztea ahalbidetzen du, beira bikoitzekoak eta aurpegi bikoak. Gainera, 40 modulu baino gehiago ekoitz ditzake orduko. Makina trinko eta ergonomikoen produktibitatea handia denez, txikiagoak dira operadore-beharrak eta mantentze-lanak, merkatuko teknologiarik onenak erabiltzen baititu, hala nola infragorrien teknologiak eta indukziokoak. Gainera, pertsonaren eta makinaren arteko interfaze sinplea eta erabilerraza du.

Hauxe dio Igor Herrartek, EMEA eskualderako salmenten zuzendari globalak: «15 urte baino gehiago daramatzagu eguzki-energiako teknologia berritzaileak hornitzen, eta AIOrako egin dugun ekoizpen-lerro hau Mondragon Assemblyk MENA eskualdean instalatuko duen zazpigarrena izango da».

Estrategia Empresarial. 2019ko urtarrilaren 1etik 15era