Hasiera / Berriak / TRENETAN SEGURTASUNA ETA EFIZIENTZIA AREAGOTZEKO EUROPAKO PROIEKTUAREN BURU DA IKERLAN KOOPERATIBA

Berriak

TRENETAN SEGURTASUNA ETA EFIZIENTZIA AREAGOTZEKO EUROPAKO PROIEKTUAREN BURU DA IKERLAN KOOPERATIBA

2019-03-15

Ikerlan teknologia-zentroa Safe4rail-2 proiektu europarraren koordinatzailea da. Trenaren busari sendotasuna eta malgutasuna eranstea da proiektuaren helburua. Lantzen ari diren sistemak hainbat alderdi kontrolatzeko unitateen barne-komunikazioak zentralizatzen ditu. Balaztak, azelerazioa eta kea edota sua antzematea dira alderdi horietako batzuk, berebizikoak bidaiarien segurtasunari begira.

Hiru jarduketa-ardatz ditu ekimenak, eta trenaren busean monitorizazio- eta kontrol-datuak zehaztasun handiagoz kudeatzea da finkatu duten helburuetako bat.
Horretarako, “Time Sensitive Network” teknologia erabiliko dute estreinakoz trenbide-sektorean, sistemak denbora errealean sortu, banatu, sinkronizatu eta eragiteko mekanismoak baititu.

Beste lan-ildoetako bat treneko barne-komunikazioetarako haririk gabeko irtenbidea garatzea izango da, kableak kendu eta sistema efizienteagoa izan dadin lortzeko.

EMPRESA XXI - 2019KO MARTXOAREN 1A