Hasiera / Berriak / ÍFAGOR EDERLAN S. COOP. MEXIKON HAZIKO DA, SAN LUIS DE POTOSIN PLANTA BAT IREKITA

Berriak

ÍFAGOR EDERLAN S. COOP. MEXIKON HAZIKO DA, SAN LUIS DE POTOSIN PLANTA BAT IREKITA

2019-03-26

Fagor-Ederlan automoziorako osagaien hornitzaile globala bihurtzeko estrategiari erantzuten dio proiektuak; izan ere, Iparramerikan finkatutako bezeroekin aritzera eta beraientzako zerbitzuak hornitzera eraman du sozietatea.
Ibilgailuen esekidura-portamangetak fabrikatuko ditu Fagor Ederlanek planta berrian, dagoeneko Europako eta Txinako beste planta batzuetan egiten duen bezala.
Proiektuak 62,8 milioi euroko inbertsioa eskatu du, eta Cofidesen finantzaketa beraren baliabide propioen bidez (% 25) eta Fiexen baliabideen bidez (% 75) gauzatuko da, Mexico Cofidex lerroaren bidez. Cofidesek eta Fagor Ederlanek elkarlanean burutu duten hirugarren eragiketa izango da, 2011n Txinan ezartzen lagundu ondoren.
Beste alde batetik, Fagor Ederlan «Saimler Supplier Award 2018» sarien «Bazkide estrategikoa-Partnership» kategoriako finalista izan da. Daimler konpainiaren Stuttgarreko (Alemania) egoitza nagusian, Carl Benz Arenan, egindako ekitaldian, nazioarteko 450 enpresa bildu ziren, besteak beste Gipuzkoako kooperatiba. Daimlerren hornitzaileek lortutako bikaintasuna aintzatesten dute urteroko sari horiek.
Lear nazioarteko konpainiarekin eta Amerikako Corning konpainiarekin lehiatu zen Fagor Ederlan, biak ala biak abangoardiako konpainiak.
Ekitaldian, kooperatibaren bezerorik garrantzitsuenetako bat den Daimler konpainiak Fagor Ederlan nabarmendu zuen, txasisak eta potentzia-trenak egiteko aditua ez ezik, konpainiaren funtsezko hornitzaileetako bat ere badelakoan. Besteak beste, ardatzetako osagaien funtsezko hornitzailetzat duen garrantzia azpimarratu eta erantsi zuen Fagor Ederlanen ahalegin handiari, ezagutza sakonari eta baliabide globalei esker lortu dela A, B, CLA eta CLB klaseko eta bertsio elektrikoetako modeloei zuzendutako MFA2 proiektua arrakastaz abiaraztea. Proiektu hori era globalean jarri da abian Euskal Herriko, Mexikoko eta Txinako plantetan eta funtsezkoa izan da Fagor Ederlanen nazioarteko garapenean azken pausoa emateko.

Estrategia Empresarial-martxoaren 16tik-31ra