Hasiera / Berriak / SORALUCE KOOPERATIBAK POTENTZIA ETA TAMAINA HANDIKO MAKINETARAKO LANTEGIA INAUGURATU DU

Berriak

SORALUCE KOOPERATIBAK POTENTZIA ETA TAMAINA HANDIKO MAKINETARAKO LANTEGIA INAUGURATU DU

2019-04-09

Mondragon Korporazioko kide den Soraluce kooperatibak bederatzi milioi euroko inbertsioa egin du Bergarako lantegi berrian. Bertan, neurri handiko piezak mekanizatzeko erabiliko diren tamaina eta potentzia handiko makinen gama berria garatuko dute. Portal Factory izeneko lantegiak 4.900 metro koadroko azalera erabilgarria du, 17 metroko garaiera eta 80 tonarainoko garabi-ahalmena.
Instalazio berrietan mahai higikorreko fresatzeko makina-zubiak, gantry fresatzeko makinak eta haga finko eta mugikorreko makinak egingo dituzte. Gainera, ikerkuntza-proiektuak landuko dituzte, Soralucek tamaina handiko piezen mekanizatuan eta funtzio anitzeko makinen eremuan aurrera egiten jarrai dezan. Izan ere, eremu estrategiko horretan, fresaketa, torneaketa eta artezketa ekipamendu bakarrean biltzen dituzten konponbideak garatzen ditu.

Empresa XXI- 2019ko apirilaren 1a