Hasiera / Berriak / DANOBAT S.COOP. SOZIETATEAK AREAGOTU EGIN DU AUTOMOBILGINTZAN DUEN ITZALA, TURKIAKO CMS BEZERO BIHURTUTA

Berriak

DANOBAT S.COOP. SOZIETATEAK AREAGOTU EGIN DU AUTOMOBILGINTZAN DUEN ITZALA, TURKIAKO CMS BEZERO BIHURTUTA

2019-04-11

Danobaten bezero-zorrora bildu da berriki Turkiako CMS aluminiozko hagunen fabrikatzailea, zeina soluziorik berritzaileenez hornituko baitu eta Izmir hirian duen lantegian lagunduko baitio. CMSk 90 milioi euro inbertitzeko asmoa du hiri horretan eraikiko duen 38.000 metro karratuko fabrika berrian. 2022an 12 milioi hagun fabrikatzea espero du CMSk lantegi berri horretan, Mercedes, Volskwagen eta automobilgintzako beste zenbait konpainiarentzat.

Handitze-proiektu horretan, lehentasunezko lekua izango du Danobat makina-erremintaren fabrikatzaileak, eta soluzio berritzaile, pertsonalizatu, errentagarri eta eraginkorren hornitzaile izango da.

EMPRESA XXI – APIRILAK 1