Hasiera / Berriak / MONDRAGON UNIBERTSITATEAK AURRERA JARRAITZEN DU BERE INPAKTU AKADEMIKOA HANDITZEKO HELBURUA BETETZEKO

Berriak

MONDRAGON UNIBERTSITATEAK AURRERA JARRAITZEN DU BERE INPAKTU AKADEMIKOA HANDITZEKO HELBURUA BETETZEKO

2019-04-15

Euskadiko unibertsitateek ikasleak erakartzeko «nolabaiteko lehia» dagoela onartzen badute ere, haien arteko harremana oso ona da, elkarren osagarria. Horrela adierazi zuen Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektoreak Bilbon berriki egindako «Forum Europa. Tribuna Euskadi» ekitaldian. Nueva economía Forum erakundeak antolatutako topaketan, Atxak Mondragon Unibertsitatearen inpaktua handitzeko zenbait gairi buruz hausnartu zuen, Euskadiko ekonomia eta gizartea aintzat hartuta.

Esaterako, MUk prestakuntza dualaren alde egindako apustua nabarmendu zuen: «duela 50 urte ematen hasi ginen prestakuntza-eredua da, ikasleari prestakuntza osagarria ematen diona». Izan ere, gaur egun, «enpresek ikasleek baino eskaera gehiago egiten dizkigute, praktikak edo gradu amaierako proiektuak egiteko».

Ildo horretan, Atxak aurreratu zuen hurrengo ikasturtean Bilboko Berrikuntza Faktoria fakultatean zibersegurtasunarekin eta zerbitzu aurreratuekin lotutako bi gradu berri ezarriko direla.
Bestalde, MUren helburua bere inpaktu akademikoa handitzen jarraitzea izango da. Horretan, oso lagungarria izango da Zorrotzaurreren garapenean parte hartzea, Bilbon; izan ere, Udalak prestakuntza-merkatuaren nitxo berrietarako hezkuntza eskaintzeko asmoa du.

Estrategia, 2019ko apirilaren 1etik 15era