Hasiera / Berriak / EROSKI KOOPERATIBAK FRANKIZIADUN 52 ESTABLEZIMENDU BERRI IREKI ZITUEN IAZ

Berriak

EROSKI KOOPERATIBAK FRANKIZIADUN 52 ESTABLEZIMENDU BERRI IREKI ZITUEN IAZ

2019-05-10

Eroskik 52 establezimendu frankiziadun berri inauguratu zituen 2018. urtean. Horietatik 37 establezimendu frankizia berriak izan ziren eta gainerako 15ak belaunaldi berriko eredura ekarritako denda eraberrituak. Inbertsio orokorra 7.650.000 eurokoa izan da eta 308 lanpostu berri sortu dira.

Honako autonomia-erkidego hauetan egin dira inaugurazio gehien: Katalunian (12), Euskal Autonomia Erkidegoan (9), Andaluzian (8), Balearretan (6) eta Nafarroan (3). Bina inaugurazio izan dira Madrilen, Galizian, Aragoin, Valentzian, Gaztela eta Leonen eta Extremaduran. Azkenik, Eroskik frankiziadun denda bana ireki du Gaztela-Mantxan eta Kantabrian. Taldeak aurreko urteetako frankizien irekiera-erritmoari eutsi dio. Hala, 267 establezimendu baino gehiago inauguratu ditu azken lau urteotan eta gaur egun 500 supermerkatu frankiziadun ditu.

Sare frankiziadunaren zabalpenarekin aurrera jarraitzen du eta 2019an 50 frankizia inguru inauguratzea aurreikusi du.

Estrategia Empresarial. Apirilaren 16tik 30era.