Hasiera / Berriak / EROSKI-REN BATZARRAK 2018KO KONTUAK ONARTU DITU, ETA ETEKINEN 14 MILIOI EUROAK ERRESERBETARA BIDERATZEA ERABAKI DU

Berriak

EROSKI-REN BATZARRAK 2018KO KONTUAK ONARTU DITU, ETA ETEKINEN 14 MILIOI EUROAK ERRESERBETARA BIDERATZEA ERABAKI DU

2019-06-20

Barakaldo, 2019ko ekainaren 19a.- EROSKIk Ohiko Batzar Nagusia egin du gaur arratsaldean, Barakaldon (Bizkaia); bertara deituak ziren Langile Bazkideen eta Kontsumitzaile Bazkideen kolektiboetako 500 ordezkariak. Agustin Markaide presidenteak iaz erdietsitakoak aipatu ditu, eta emaitza positiboei eustearekin eraldaketa sendotu egin dela esan du. Honako hau ere nabarmendu du Markaidek: "Taldearen etekin operatiboak — narriaduren, ibilgetu salmenten, aktibitate ez-korronteen, finantzarioen eta zergen aurretik— seigarren urtez jarraian hobetu dira, eta 163 milioi eurotara iritsi; horrek erakusten du gure jarduera sendoa dela eta hortaz negozioak osasun ona duela".

EROSKIren Batzar Nagusiak onartu egin ditu bai kooperatibaren urteko banakako kontuak eta bai EROSKI Taldearen kontu kontsolidatuak, baita 2018. urteko ekitaldiaren Kudeaketa Txostena ere. Bertaratu diren bazkide kooperatibistek gainera erabaki dute kooperatiba nagusiaren iazko etekin guztiak —14 milioi euro— erreserbetara bideratzea, aurreko bi urteetan bezala. Funts solidarioa Kooperatibaren erabaki organo gorenak funts solidario bat eratzea onartu du, etorkizunean premian diren bazkideei kapital sozialerako behar duten kopurua bideratzen laguntzeko, kooperatibaren estutuetan datorren bezala. “Funts hori onartuta, beste behin erakusten dugu gure printzipio kooperatiboak eta elkartasuna indartsu daudela", esan du Agustin Markaidek.

Batzar Nagusian, EROSKIko presidenteak gogorarazi du nolako baldintzak erdietsi dituzten martxoan finantza entitate nagusiekin zorra berriz finantzatzeko, horiekordezkatzen baitute zatirik handiena, eta aipatu du gainerako entitateetara hedatzeko prozesua abian dela eta datorren uztailean amaituko dela. Batzarreko ordezkariek berronetsi egin dute zorra berriz finantzatzeko hitzarmena. "Gure erronkei behar bezala helduko diegu, datozen bost urteetan egonkortasun finantzarioa lortuta; horri esker, gure errepide orria garatzen jarraitu ahalko dugu, eta, hala, eginak ditugun hitzarmenak bete", esan du Agustin Markaidek. Aurretiko prozesu parte hartzaile zabala Arratsalde honetako batzarra gauzatzeko, EROSKIko Bazkide Langileek eta Bazkide Kontsumitzaileek prozesu parte hartzaile zabal bat izan dute aurretik, EAEko eta Nafarroako hiri nagusietan 60 prestakuntza batzar eginda, zeintzuen amaieran kontsulta bat egin baitute ordezkarien batzarrari aurkezturiko gaien gainean.

EROSKIren Kontseilu Errektoreko presidenteak, Leire Mugerzak, balioan jarri du eredu kooperatiboa. "Gaur, bukaera emango diogu prozesu parte hartzaile zabal bati, zeinaren bidez erabakiak hartu ahal izan ditugun EROSKI osatzen dugunon artean. Emaitzak erakusten du, beste behin, bestelako modu bat dugula enpresa aurrera eramateko. Proiektuaren balioa eta pertsonak dira haren parte, haren lokailuak, eta kolektibotasuna saritzen da norbanakoaren ekintzen gainetik, etorkizuneko helburu bat eta bera bilatuta. Zeren eta etapa honek berriz erakutsi digu zer izan garen 50 urte honetan, baina, denaren gainetik, zer izan gaitezkeen", esan du Mugerzak.
EROSKIri buruz Kooperatiba izaerako Espainiako lehen banaketa taldea da EROSKI, eta erreferentziazko operadorea Galizian, Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan, Katalunian eta Balearretan. 1.652 saltokiko sare komertziala du. Saltoki motari dagokionez, baditu supermerkatuak, hipermerkatuak eta cash&carry-ak eta, horretaz gain, gasolindegiak, bidaia bulegoak eta kirol ekipamendurako dendak ere bai. Sei milioi Bezero Bazkide baino gehiago ditu, eta 33.000 kooperatiba bazkide eta langile bazkidetik gora.

EROSKI, S.COOP