Hasiera / Berriak / ULMA PACKAGING S. COOP. KOOPERATIBAK FILIAL BAT INAUGURATU DU THAILANDIAN

Berriak

ULMA PACKAGING S. COOP. KOOPERATIBAK FILIAL BAT INAUGURATU DU THAILANDIAN

2019-06-26

Ulma Packaging kooperatibak filial bat ireki du Thailandian, eta horrela sendotu egin du hedatzeko asmoa; izan ere, dagoeneko 50 herrialdetan baino gehiagotan ditu lantokiak. Ulma Packagingek 61 urte daramatza packaging-produktuak eta -zerbitzuak diseinatzen eta garatzen. Ildo horretan beti berritzen ari da, bezeroen beharretara egokitutako konponbideak eskaintzeko.

Thailandiako merkatuaren ezaugarri nagusia nekazaritzako elikagaien sektore indartsua da. Tokiko korporazio handiak ditu, ontziratutako jakiak mundu guztira esportatzen dituztenak. Ulma Packagingek neurrira egindako ontziratze-aukerak eskaintzen dizkio industria sendo horri.
Katalogo zabala du, abangoardiako teknologiak erabiltzen ditu, eta, horri esker, merkatuan nabarmentzea lortu du. Hurbileko zerbitzu malgua ematen du, eta erabiltzeko prest dauden konponbideak eskaintzeko ahalmena erakutsi du.

Estrategia Empresarial. Ekainak 16-30.