Hasiera / Berriak / MU-K SOMORROSTRORA ERAMAN DU INGENIARITZA MEKATRONIKOKO GRADUA

Berriak

MU-K SOMORROSTRORA ERAMAN DU INGENIARITZA MEKATRONIKOKO GRADUA

2019-06-26

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak Ingeniaritza Mekatronikoko Graduaren eskaintza zabaldu egingo du eta datorren ikasturtetik aurrera Bizkaian ere eskainiko du, Somorrostro Prestakuntza Zentroarekin lankidetzan. Bi erakundeek sinatutako hitzarmenaren arabera, bi ikastetxeetako irakasleek batera eskainiko dute Ingeniaritza Mekatronikoko gradua. Hala, modu koordinatuan eskaini ahal izango dute etengabeko prestakuntza eta elkarlanean arituko dira ikerkuntzako eta ezagutza enpresetara transferitzeko proiektuetan.
Era berean, Mondragon Unibertsitateak eta Somorrostro Elizbarrutiko Irakas-guneak profesionalei zuzendutako etengabeko prestakuntzako programak eramango dituzte aurrera; bi ikastetxeetako irakasleek irekian edo eskaripean emango dituzte tituluak. Inguruko enpresen interesei eta jarduerei jarraikiz diseinatuko dira, teknologiaren alorrean betiere.
Gainera, ikerketaren eta ezagutza-transferentziaren alorrari dagokionez, Bilbo Handiko enpresek ezagutza teknologikoan dituzten beharrak antzematen lagunduko du hitzarmenak, baita behar horiei erantzuteko ikerketa- eta transferentzia-jarduerak martxan jartzen ere.
Juan Maria Palenciak, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko lehendakariak, eta Joseba Segurak, Marcelo Gangoiti Fundazioko lehendakariak, sinatu zuten hitzarmena. Somorrostro Prestakuntza Zentroa, hain zuzen, fundazio horretako kide da.

Estrategia Empresarial. 2019ko ekainaren 16tik 30era