Hasiera / Berriak / EROSKI-K ETA FINANTZA ENTITATEEK HITZARMEN BAT EGIN DUTE 2024RA ARTE ZORRA BERRIZ FINANTZATZEKO

Berriak

EROSKI-K ETA FINANTZA ENTITATEEK HITZARMEN BAT EGIN DUTE 2024RA ARTE ZORRA BERRIZ FINANTZATZEKO

2019-07-18

Martxoan bost entitate nagusiekin egindako hitzarmena garatu, eta gainerakoetara hedatu du Sinatzeko lehen egunean, zorraren %95,57 atxiki da Elorrio, 2019ko uztailaren 16an.- EROSKIk gaur bertan sinatu ditu bere finantza zorrak berregituratzeko kontratuak, martxo hasieran bere entitate hartzekodun nagusiekin adostutako baldintzetan. Gaur sinaturikoa uztailaren 31n sartuko da indarrean, eta horrek erakusten du bankuek proiektua babesten dutela.
Hala, finantza estaldura eman diote EROSKIren negozio planari 2024ra arte. Hitzarmenaren barnean, dagoeneko sartuak daude taldearen zor finantzarioaren %95,57 ordezkatzen duten entitate hartzekodunak. Gainerako entitateak atxikiz joango dira ondoko egunetan.
EROSKIk eta entitate nagusiek martxoan egindako hitzarmenak dakarrenez, homologazio judizialaren prozedura aplikatuko zaio hitzarmenari berari, edukiari segurtasun juridiko handiagoa emateko.
EROSKIko presidenteak, Agustin Markaidek baikortzat jo du hitzarmena: "Finantza entitateek gure proiektuari erakutsi dioten konfiantzari esker, finantza beharrak estalita ditugu, eta gure negozio planean ezarritako erronkei aurre egin diezaiekegu. Ondorioz, ohiko aktibitateak sortutako funtsekin alderatuta, zorpetze maila normal bat izango dugu epearen amaieran”. EROSKIk aurreko hitzarmeneko konpromiso guztiak bete ditu, zeina indarrean baitago uztailaren 31ra arte. Ia 1.800 milioi euro amortizatu dira 2010etik. Martxoko hitzarmenak zekarren bezala, ez dago behartuta desinbertsioak egitera

EROSKI, S.COOP