Hasiera / Berriak / FAGOR ARRASATE S. COOP. SOZIETATEAK ESTANPAZIO-LINEA BAT ENTREGATU DIO VOLKSWAGEN KASSEL-I

Berriak

FAGOR ARRASATE S. COOP. SOZIETATEAK ESTANPAZIO-LINEA BAT ENTREGATU DIO VOLKSWAGEN KASSEL-I

2019-10-14

Gipuzkoako Fagor Arrasate kooperatibak beroko estanpazio-linea berria entregatu dio Volkswagen Kassel enpresari. Linea hori arrabolezko bi labe paraleloz, hiru karga-elikatzaile programagarriz eta pilaketa automatikoa edo eskuzkoa egiteko aukera ematen duen soluzioaz hornituta dago, kooperatibatik prentsa-ohar baten bidez jakinarazi dutenez.
Era berean, hiru karga-elikatzaile eta talde hidrauliko ahaltsu bat ere baditu linea berriak, labetik ateratzen den pieza bakoitza trokelera eramateko, piezak taldeka eraman beharrean. Horri esker, labeak txikiagoak izan daitezke.
Bestalde, Flachtahl Werl enpresari zumitz-bobinaz hornituriko luzetarako hirugarren ebakidura-linea (LCL) egin dio Fagor Arrasatek. Ekipamendu horien prestazio eta malgutasun handiei esker, zerbitzu-zentro hori Alemaniako merkatuko liderra da teknologia horretan. Ekipamendu berriak premium linea bat du, eskura dauden azken teknologia eta automatizazioak dituena. Horri esker, produktibitate-mailarik handiena eta azalaren kalitate-estandarrik zorrotzenak lortzen ditu. Hala, ondo moldatzen da 0,33 mm eta 6 mm bitarteko lodierako material delikatuak lantzeko zailtasunetara.

2019ko urriaren 1etik 15era