Hasiera / Berriak / ULMA CYE S. COOP. KOOPERATIBAK PERUKO BI KIROLGUNEREN ERAIKUNTZAN ESKU HARTU DU

Berriak

ULMA CYE S. COOP. KOOPERATIBAK PERUKO BI KIROLGUNEREN ERAIKUNTZAN ESKU HARTU DU

2019-10-23

Ulmak Callaoko Eskualdeko Kirol Hiriaren eta Villa María del Triunfo Kirolgunearen eraikuntzan parte hartu zuen, hots, aurtengo udan Panamerikar eta Parapanamerikar Jokoak (Lima 2019) egin ziren egoitza nagusietako biren eraikuntzan. Euskal konpainiak soluzio berritzaileak eskaini zituen aldamioei eta kofratuei dagokienez, baita obrako etengabeko laguntza ere.
Callaoko Eskualdeko Kirol Hirian erabilitako baliabideak Orma kofratu modularra, Comain kofratu modular arina, zinbria eta Brio aldamioa izan ziren. Guztira, 1.000 tona aldamio eta kofratu baino gehiagoko hornidura egin zen. Villa María del Triunfo Kirolgunearen kasuan, «fast-track» metodologiari jarraitu zitzaion (eta, beraz, obra egikaritzen zen aldi berean egin zen plangintza), eta Comain eta Nevi kofratu modular arinak, Horma kofratu modularra, Enkoforma VMK zurezko habeen kofratua, Enkoflex lauzen kofratua, EP eta Aluprop eskorak, zinbria eta Brio aldamioak erabili ziren. Kirolgune horretan, Ulmak 2.000 tona produktu baino gehiagoko hornidura egin zuen.
Villa María del Triunfo Kirolgunea eta Callaoko Kirol Hiria eraikitzeko proiektuan parte hartzeaz gain, Ulmak irtenbide integralak eskaini zituen San Marcos estadioa birmoldatzeko eta Kirol Hiri Nazionala (Videna) handitzeko. Horretarako, 3.000 tona aldamio eta enkofratu inguruko hornidura egin zuen, eta 4.000 ordu baino gehiago eman zituen ingeniaritza-soluzioetan, urteko nazioarteko kirol-ekitaldirik garrantzitsuenetako bat izan ziren jokoetako egoitzak egiteko.

Urriaren 16tik 31ra---Estrategia Empresarial