Hasiera / Berriak / FRANTZIAN BETE DUEN LEHEN MENDE-LAURDENA HANDIZKI OSPATU DU MONDRAGON ASSEMBLY S. COOP. SOZIETATEAK

Berriak

FRANTZIAN BETE DUEN LEHEN MENDE-LAURDENA HANDIZKI OSPATU DU MONDRAGON ASSEMBLY S. COOP. SOZIETATEAK

2019-10-25

Mondragon Assembly kooperatibak Frantzian duen filialak handizki ospatu du bere lehen mende-laurdena. Izatez, Gipuzkoako taldeak nazioartean bete dituen lehen 25 urteak dira.
Orangen (Routte de Lyon-en) kokatutako lantegiak ia 2.000 metro koadroko azalera du, eta 35 teknikarik lan egiten dute bertan. Enpresa matrizea bezala, pieza konplexuak muntatzeko linea automatiko robotizatuak diseinatu, fabrikatu, montatu eta egokitzeko lanetan espezializatuta dago.
Mende-laurden honetan Frantzian pilatutako savoir fair eta esperientziari esker, instalazioa erreferentzia bilakatu da robotikaren eta muntatze-linea automatikoen arloan hango merkatuan. Hala, fabrikatzaileen artean presentzia handia du sektore handi guztietan, hala nola automobilgintzan, elementu elektriko eta elektronikoetan, etxetresna elektrikoen eta tresna medikoen osagaietan eta industria aeroespazialerako eta kosmetikarako piezetan.
Gaur egun, Frantziako lantegiari dagokio taldeak makina berezien arloan egiten duen fakturazio osoaren % 15 inguru.
Félix Ramírez Salinas donostiarra da lantegiko burua. Industria-ingeniaria da Nafarroako Unibertsitatetik eta Mondragon korporazioan egin du bere lanbide-karrera osoa, goi-mailako zuzendaritzako zerbitzuak eskainiz Espainian, AEBn eta Frantzian.
Mondragon Assembly Orangek teknologiako inbertsioaren eta I+Gko jardueren alde egindako apustua lagungarri izango da enpresaren etorkizuneko erronkei aurre egiteko. Ildo horretan, mende-laurdeneko ibilbidean, enpresak lankidetzan jardun du erakunde askorekin: ikerketa-zentroekin, unibertsitateekin eta Europako ikerketa-proiektuetan eta maila eta arrisku handiko garapenetan punta-puntakoak diren beste enpresa batzuekin.

Enpresa XXI - 2019KO URRIAREN 15A