Hasiera / Berriak / URSSA KOOPERATIBAK NAZIOARTEAN PUNTAKOA IZATEN JARRAITUKO DU 2020-RAKO DITUEN PROIEKTUEKIN

Berriak

URSSA KOOPERATIBAK NAZIOARTEAN PUNTAKOA IZATEN JARRAITUKO DU 2020-RAKO DITUEN PROIEKTUEKIN

2019-11-25

Arabako Urssa kooperatibak kanpoaldeko obra gehiago eta instalazioak egokitzeko lanak egingo ditu datorren ekitaldian. Enpresak mende erditik gorako eskarmentua du eraikuntza metalikoan. Zuzendaritzako iturriek jakitera eman dutenez, 2019aren bukaeratik 2020aren hasierara bitartean, errepideen gaineko sei zubibideren eraikuntzari ekingo dio Frantzian, hain zuzen ere Narbona, Perpinya, Ecopon (Marsella), Saint Lary, Estagel eta Modeville inguruetan.

Kontratuak berriki sinatu ondoren, dozena erdi zubi horiek eraikitzeko aldez aurreko lanetan murgilduta dago kooperatiba. Biadukturik txikienak 200 tonako pisua izango du, eta handiena, berriz, 1.200 tonara iritsiko da.
Aurretik, baina, Urssaren proiektu handietako bat bukatuko dute azaroan: Hisingsbron zubi altxagarria, Suedian.
Portu-azpiegituren arloan, Aljeriako portuan jarriko duten itsasontzientzako jasogailua eraikitzen hasi berri da Urssa Gasteizen. Jasogailuak 2.800 tonako pisua eta 4.000 metro koadroko azalera izango ditu, gutxi gorabehera.

Kontratu berri horiei ekitearekin batera, kooperatibak azken bi urteetan aurrera eraman dituen obrak bukatuko ditu.
Horietako bat da Iberpotash enpresak Bartzelonako portuan izango duen solteko gaien pabilioi berrirako 2.775 tonako egituraren eraikuntza.

Hiri-lanei dagokienez, azpimarragarria da Murtziako Gran Casino eraikin berrirako altzairuzko totem-egitura fabrikatzeko eta muntatzeko lanak bukatuko dituela. Egiturak 11.600 metro koadroko azalera izango du guztira, hiru solairuko eraikinean.

empresa XXI- AZAROAREN 1A