Hasiera / Berriak / FAGOR ARRASATE KOOPERATIBAK SERVICE LANTEGIA IREKIKO DU CHICAGON 2020-AN

Berriak

FAGOR ARRASATE KOOPERATIBAK SERVICE LANTEGIA IREKIKO DU CHICAGON 2020-AN

2019-11-25

Fagor Arrasatek, makina-erreminten deformazio bidezko fabrikazioan espezializatuta dagoen kooperatibak, datorren urtean Chicagoko metropolialdean Service lantegi bat irekitzeko asmoa du, munduan izango duen era horretako bosgarrena, hain zuzen.

Mondragon Korporazioko kooperatibako iturriek Empresa XXIi adierazi diotenez, instalazio berria ekitaldiaren bigarren erdian jarri nahi dute martxan, Estatu Batuetako Illinois estatuko Willowbrook herrian duten egoitza komertzialetik hurbil.

Service lantegi berria Fagor Arrasatek egindako makinen mantentzeaz eta ordezko piezez arduratuko da, eta baliabide horiek eguneratzeko retrofitting zerbitzua eskainiko du.
Egoitza Arrasaten duen kooperatibak Euskal Herrian dituen langileak bidaliko ditu lantegi berrira, hura martxan jarri ondoren. Instalazio berriak hartzeko, lehendik dagoen eraikin bat erabiltzeko aukera aztertzen ari da.
Lantegia abian jartzearekin batera, Fagor Arrasate USA enpresan izendapen berriak egingo dituzte, baina Phil Conway kudeatzaileak bere karguan jarraituko du. Hala, Daniel Echevarría izango da Estatu Batuetarako Sales Country Manager berria, eta Victor Estebanek hartuko du ardura komertziala.

Gipuzkoako kooperatibak 1990ean ireki zuen Estatu Batuetako bere ordezkaritza, aurretik Danobat enpresarekin partekatzen baitzuen herrialde horretan zuen bulegoa.
Chicagokoa Fagor Arrasatek munduan duen bosgarren Service lantegia izango da.

Empresa XXI – Azaroaren 1a