Hasiera / Berriak / EIKA S. COOP. ENPRESAK BERE AHALMENA HOBETU DU CERAMASPEED ENPRESAREN AKTIBOAK EROSITA

Berriak

EIKA S. COOP. ENPRESAK BERE AHALMENA HOBETU DU CERAMASPEED ENPRESAREN AKTIBOAK EROSITA

2019-11-26

Eika kooperatiba bizkaitarra Etxebarrian (Bizkaia) dago eta Mondragon Korporazioaren barruan txertatuta. Duela gutxi, Ceramaspeed bere lehiakide nagusietako baten aktiboak erosi ditu, AEBn, Mexikon eta Polonian fabrikazio-plantak dituen enpresarenaK.

Ceramaspeed aitzindaria izan zen mundu osoan berotze erradiatzaile bitrozeramikoan. 1970eko hamarkadan hasi zuen ibilbidea, Ingalaterrako Kidderminster herrian, eta 90eko hamarkadan munduko merkatuko lider izatera iritsi zen, urtean 12 milioi foku baino gehiago salduta.

Aitor Soria Eikako zuzendari nagusiaren esanetan, eskuratze hori «aurrerapena da jarduera honetan munduko lidergoa lortzeko bidean, eta duela gutxi lortu ezin ziren helburuak planteatzeko aukera ematen digun erabaki estrategikoa da». Soriaren iritziz, «munduko merkatuan kokapen berria izateaz gain, proiektu estrategiko berri asko irekitzen zaizkigu, eta horiei esker nabarmen aurrera egin ahal izango dugu egosketa elektrikoan munduko erreferente izatearen gure ikuspegian».

Eikak 100 milioi euro baino gehiago fakturatzen ditu urtean, eta 1.100 langile baino gehiago ditu.

Enpresa Estrategia, 2019ko azaroaren 16tik 30era