Hasiera / Berriak / EUSKALOVO Km0 HEGAZTI-KOOPERATIBAK BEDERATZI MILIOI INBERTITUKO DITU 2024RA ARTE

Berriak

EUSKALOVO Km0 HEGAZTI-KOOPERATIBAK BEDERATZI MILIOI INBERTITUKO DITU 2024RA ARTE

2019-11-27

Euskal Autonomia Erkidegoko eta probintzia mugakideetako oilo-arrautzen zortzi ekoizlek Euskalovo Km0 Elkartea jarri dute abian. 2024ra arte 9 milioi euro inbertitzea aurreikusi dute, eta ekoizpen-eredu berri bat ezarri dute ekoizpenean eta banaketan oso kontzentratuta dagoen merkatu batean lehiatzeko. Euskalovo Km0-ren bidez, hegaztizain txiki eta ertainek ekoizle eta banatzaile handiak nagusi diren merkatu batera iritsi nahi dute, eta ekoizpenean teknologia berriak txertatzen jarraitu, euskal gizarteari kalitate goreneko produktua eskaintzeko, inguruko baserrietan ekoitzia.

Euskalovo Km0 zortzi ustiategi ekoizlerekin hasi da lanean, eta datozen lau urteetan 20 ustiategi izatea aurreikusi dute. Horietatik sei kaiolan haztekoak dira (horietako lau lurrean), bat landa-hazkuntzakoa eta bestea ekologikoa. 2020-2021eko proiekzioan, 20 ustiategi izateko aurreikuspenarekin, sei kaiolan izango dira (guztiak lurrean), sei landa-hazkuntzan eta zortzi hazkuntza ekologikoan. EAEko arrautza-ekoizpen osoaren % 80 hartuko dute eta 19 milioi eurotik gora fakturatu.

Euskalovo Km0 enpresak eragin ekonomiko esanguratsua ere badu. Landa-enpleguaren sortzaile gisa 150 lanpostu baino gehiago izango ditu Euskadiko abeltzaintza-jardueraren esparruan hirugarren garrantzitsuena den azpisektorean.

Enpresa Estrategia, 2019ko azaroaren 16tik 30era