Hasiera / Berriak / EROSKI COP25 KLIMAREN GOI-BILERAN

Berriak

EROSKI COP25 KLIMAREN GOI-BILERAN

2019-12-13

Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak gonbidatuta hartu du parte EROSKIk egun hauetan Madrilen egiten ari den COP25 klimaren goi-bileran eta prozesu industrialek garapen jasangarriari laguntzeko moduari buruzko bere ikuspegia eskaini du.

Zehatz esateko, EROSKIko osasun eta jasangarritasun zuzendariak, Alejandro Martínez Berriochoak, abenduaren 4ko mahai-inguru batean hartu du parte: "Teknologia berritzaileak deskarbonizaziorako funtsezko sektoreetan, industriaren zeregina".

Foro horretan, hainbat sektoretako enpresa-ordezkariekin batera, enpresek ekoizpen- prozesuetan erabiltzen dituzten jasangarritasun-ereduen berri eman da eta konpainien estrategietan nola sartzen ari diren adierazi da.

“EROSKIn uste dugu apaltasunez aitortu beharra daukagula bizi dugun eta gizarteak aldatu nahi duen ingurumen-arrisku egoeran guk ere zerikusia izan dugula. Eragile sozial nabarmena denez, gure erantzukizuna bideratzeko moduetako bat erronka horri irmo heltzea da, eta gure jarduerak osasunean eta jasangarritasunean duen eragina hobetzea, batez ere ingurumenean duena. Egoera hobetzeko zeregina dugu enpresok eta jendeari adeitasunez eta modu aktiboan adierazi behar diogu zzer egiten dugun”, azaldu du hasieran Alejandro Martinez Berriochoak.
EROSKIko osasun eta jasangarritasun zuzendariak azaldu du, klima-aldaketaren aurkako zereginari heldu diotela “bizi- zikloaren ikuspegitik, gure jarduerak ingurumenean eragina izan dezakeen balio-katearen fase guztietan ekinez”. Era berean, gogorarazi du jasangarritasuna funtsezkoa dela EROSKIren estrategian, “helburu zehatz batzuk lortzeko konpromisoa dugu”. Erronka horiek argi islatuta daude EROSKIren osasun eta jasangarritasun arloko hamar konpromisoetan eta Garapen Jasangarriko Helburuekin lerrokatuta daude.
Helburu horien arabera, EROSKIren proposamen komertziala bideratuta dago elikadura-profil hobeko elikagaiak eskaintzera eta ingurumen-eragina minimizatzen duten hornitzaileak eta prozesuak izatera.

Helburu estrategikoetako batzuk aipatu ditu eta Martínez Berriochoak gogorarazi du “EROSKIk merkatuan jartzen dituen plastiko tona guztien %20 murrizteko erronka duela eta bere markako ontzi ekodiseinatuak izango dituela 2025erako”; horretarako, azaleko ontziak eta beharrezkoak ez direnak kenduko ditu, lehengaiak murriztuko ditu eta berrerabili daitezkeen aukerak edo gutxiago kutsatzen duten materialak eskainiko ditu. Era berean, helburu hori lortzeko EROSKIk erabilitako hamaika neurri aipatu ditu: erabilera bakarreko plastikozko poltsen ordezkoak, produktuak soltean dendetan... baita birziklatzeko bere sistema aitzindariak ere.

“Produktuetan eta ontziratzean egindako hobekuntza hauek ez dira ingurumenaren mesederako estrategia garatzeko gure modu bakarrak. Gure prozesuak eta ekipoak ere hobetu nahi ditugu, alferrik galtzea murriztu nahi dugu ekonomia zirkularraren ikuspegiarekin”, zehaztu du EROSKIko osasun eta jasangarritasun zuzendariak.
Garapen eta proiektu horien guztien xedea da gure taldeak 2025erako CO2 emisioak %25 murrizten laguntzea. Horretarako, EROSKIk estrategia zehatzak definitu ditu eta ezartzen ari da,
esaterako, ingurumenarentzako praktika hobeen bidez (GlobalG.A.P ziurtagiria eta ekoizpen integratua, animalien ongizatea, ekologikoak, MSC, etab.) lortutako produktuak eskaintzen ditu edo garraio eraginkorragoa eta jasangarriagoa. Saltokietan ekoeraginkortasun neurriak garatzeko lanean ere ari da karbono-aztarna txikitzeko, eta 2018an 273 tona CO2 baliokide baino gehiago murriztu zen.
Deskarbonizazioaren bideari jarraitzeko etorkizunik handieneko teknologiei dagokienez, Martínez Berriochoak big dataren eta informazioaren teknologia berrien erabilera aipatu du, produktu eta zerbitzu bakoitzaren egiazko ingurumen-eragin zehatza kalkulatzeko, kontsumitzaileek horien berri izan eta modu jasangarriagoan aukeratu dezaten. Izan ere “erabaki jasangarriek ezagutza esan nahi dute, beraz, gardentasuna eta heziketa funtsezkoak dira kontsumitzaileek erabaki arduratsuak hartuko dituztela bermatzeko”.

EROSKI, KOOP.ELK