Hasiera / Berriak / Burdinola S.Coop.-ek Burdinola Benelux SRLren % 49 erosi du eta Belgikako filialaren % 100a bereganatu du horrela

Berriak

Burdinola S.Coop.-ek Burdinola Benelux SRLren % 49 erosi du eta Belgikako filialaren % 100a bereganatu du horrela

2020-01-09

2017an sortutako filialaren % 100a eskuraturik, aurrerapausoa eman du nazioartekotze-estrategian eta hazkunde-helburuetan

Sorreratik, filialaren lan-ildoa bat dator Burdinolaren estrategia orokorrarekin. Horren ardatza laborategi seguruetako posizionamendua da eta proiektu handiak eskuratzera bideratuta dago.

Datozen urteetara begira, filialaren hazkunde-aurreikuspenak positiboak dira. Dagoeneko eskabide-zorro interesgarria dugu, lehen mailako bezeroen eta sektoreen eskutik. Horien artean daude, besteak beste, UCB Pharma (Belgikako farmazia-enpresa nagusia) edota Dow Chemical Company.

“Belgikako gure filialarekin lider izan nahi dugu hazkunde-aurreikuspen onak ditugun merkatuan/arloan, eta, era berean, Europan dugun lidergoa sendotu nahi dugu gauden herrialdeetan puntakoak izanda. Ildo horretan, laborategi seguruetan dugun espezializazioak bereizi egiten gaituela eta gure proposamen teknikoari balioa eransten diola uste dugu”, adierazi du Mikel Martinez Burdinolako CEOak.

Burdinola Benelux enpresaz gain, Burdinolak filialak ditu Frantzian, Italian, Erresuma Batuan eta Arabiar Emirerri Batuetan (Dubain). Filial-sarearen osagarri, ordezkaritzak ditu Mexikon, Perun eta Kolonbian. Gainera, Espainiako merkatuan aski hedatuta dago bertan dituen 5 ordezkaritzei esker.

BURDINOLA, KOOP.ELK.