Hasiera / Berriak / IRIZAR E-MOBILITY ENERGIA BERDEKO ELEKTROMUGIKORTASUNEKO LEHEN FABRIKA BIHURTU DA EUROPAN

Berriak

IRIZAR E-MOBILITY ENERGIA BERDEKO ELEKTROMUGIKORTASUNEKO LEHEN FABRIKA BIHURTU DA EUROPAN

2020-01-29

Irizar e-mobility energia berdeko elektromugikortasuneko lehen fabrika bihurtu da Europan, Euskal Herriko eguzki-parke fotovoltaiko handiena inauguratu eta abian jartzeari esker.

Parkearen inaugurazioa gaur goizean izan da, Iñigo Urkullu lehendakaria eta Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza bat bertan zirela, Energiaren Euskal Erakundearekin eta EKIAN eguzki parkeko bazkideekin batera. Irizar Taldea da inbertitzaile handienetako bat, 3 MGW erosita.

Sortutako energiak Irizar e-mobilityren instalazioak hornituko ditu, eta Europan energia guztiz garbiarekin zero emisio sortzen dituen autobus produkzioko lehen fabrika izango da.

Irizar Taldea erabat konprometituta dago ingurumenarekin, eta, 1998an ISO 14001 ziurtagiria lortu zuenetik, modu aktiboan egin ditu urratsak energiaren eraldaketan.

2011tik hasitako elektromugikortasunaren aldeko apustua da ingurunearen zaintzaren eta herritarren ongizatearen erakusle nagusia. Konpromiso horren emaitza da Espainiako Produktu-zerbitzu kategorian Ingurumeneko Sari Nazionala, Irizarrek 2016an lortutakoa.

2018an Irizar e-mobility inauguratu zen, elektromugikortasun-soluzioetara bideratutako Europako lehen fabrika, eko-jasangarritasunaren kontzeptuetan oinarrituta diseinatua eta fabrikatua, A motako energia-eraginkortasunaren ziurtagiriarekin, Europan dagoen handiena. Nabeko berokuntza sistema bat eta ur bero sanitarioa ere baditu; ura, hain justu, alboko lursailean dagoen enpresa batek duen lurrun soberakinari etekina aterata lortutakoa da.

Irizar Taldeak bere bateriak garatu eta egiten ditu, 2019an Energiaren Euskal Erakundearekin eta Repsolekin sinatutako lankidetza-hitzarmen bati esker; eta, gainera, bigarren bizitza bat eskaintzen die, autobusetan bizitza-ziklo erabilgarria amaitu ondoren berrerabiltzeko aukera emanez, Repsolen zerbitzuguneetan ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegituretan biltegiratze-elementu gisa, bai eta haren erabilerari lotutako potentzia-elektronika ere.
2019an, Bizi Zikloaren Azterketa (BZA) amaitu ondoren, International EPD System.l-ek UNE-EN ISO 14025 nazioarteko arauan oinarrituta ziurtatutako DOP bat duen lehen autokarren fabrikatzaile europarra ere bihurtu zen Irizar, bai eta haren erabilerari lotutako potentzia-elektronika ere.

Gaur egun, Ekonomia Zirkularreko proiektu ugaritan murgilduta dago, energia alternatiboetan eta Europako beste proiektu handi batzuetan, guztiak ere mugikortasun jasangarriko etorkizunean laguntzeko helburuarekin.

Premisa garrantzitsuenak honako hauek dira: CO2 eta bestelako substantzia kutsatzaile batzuen isurpenak pixkanaka murriztea, produktuen diseinuan ingurumen irizpideak sartzea, eta bertako pertsonengan eta kolaboratzaileengan ingurumena errespetatzeko jarrera sustatzea.

EKIAN- Euskadiko eguzki-parkerik handiena

Ekian Energiaren Euskal Erakundeak eta KREANek sustatutako ekimen publiko-pribatua da, eta 22 enpresa inbertitzaile ditu.

EKIAN eguzki-planta fotovoltaikoa 55 hektareako azalera duen industria-finka batean dago, "La Lágrima" izenekoa, Arasur industrialdearen barruan, Arabako Erribera Beitia udalerrian.

Azken belaunaldiko 66.000 eguzki-panelek osatzen dute, bakoitza 355 wattekoa, eta, guztira, 24 MW-ko potentzia instalatua du, Euskadiko egungo eguzki-potentzia bikoizten duena. Errendimendu betean, urtean 40.000 MWh inguru sortuko ditu, hau da, 15.000 familiak urtebetean kontsumitutako elektrizitatearen baliokidea den energia elektrikoa, eta energia hori jatorri fosileko beste energia-iturri batzuen bidez ekoitziko balitz sortuko liratekeen 14.600 tona CO2 isurtzea saihestuko du.

IRIZAR, S.COOP