español >

logotipo irakaskuntza


 
Nortzuk garaLegeriaAzterlanak eta agiriakKooperatibakHarremanakEremu pribatuaizkin
 
   Hasiera > Kooperatibak > Kooperatiba elkarteak
Titular cooperativas
IKASGILTZA
HETEL
EIB
UNIBERTSITATEAK
IKASTOLEN ELKARTEA
EUSKALTEGIAK

Logotipo EIB EIB
EIB Gasteiz-en sortu zen, 1986ko martxoaren 21ean.
Bere sorreran lau ikastola (Olabide, Ekintza, Lauaxeta eta Lauro) izan ziren aitzindari, eta gaur egun EIBk 12 Ikastola biltzen ditu hiru lurralde historikoetan, 10.099 ikaslerekin eta, irakasle eta Administrazio eta Zerbitzuetako langileen (AZL/PAS) artean, 868 langilerekin .

EUSKO IKASTOLA BATZAREN XEDEA

EUSKO IKASTOLA BATZA (EIB) Ikastolen Elkarte bat da eta bere titularrak erakunde pribatuak dira. Ondorioz, bere kideak maila unibertsitariokoak ez diren eta irabazi-asmorik ez duten ikastetxeak dira, euskara ikasketa hizkuntzatzat erabiltzen dutenak eta pertsonak, europar testuinguruan, Euskal Kulturaren eta bere balioen esparruan hezten dituztenak. Elkarte honen kudeaketan ikasleen aita-amek parte-hartze garrantzitsua dute.

EUSKO IKASTOLA BATZA k Hezkuntza Proiektua izaera bereizletzat duten bere kide guztien interesak defendatuko ditu, euskara eta Euskal Kulturaren aldeko jardueren antolakuntza sustatuko du, helburu berdintsuak dituzten erakunde eta instituzioekin harremanak ahalbidetuko ditu eta batez ere, hezkuntzaren esparruan Euskal Herriaren asmoen adierazpen argi izan den Ikastola eta bere ezaugarriak defendatuko ditu.

EUSKO IKASTOLA BATZA k bere ahalegin eta baliabideen zati handi bat Ikastolen izaera berezia Instituzio guztietara helaraztera bideratuko du eta batez ere Hezkuntza Administraziora, EUSKAL HERRIKO hezkuntza sistemaren euskarri den Ikastolaren etorkizuna eta kalitatea bermatuko duten beharrezko baliabideak bidera ditzan.

EIBren IKUSPEGIA

Ondorengo arrazoiengatik, hezkuntza arloan erreferente den Ikastolen Elkarte bezala aitortua izan:
  • Euskarazko hezkuntza, euskal kultura eta bere balioak europar testuinguruan garatzeko konpromisoa.
  • Bikaintasuna eta berrikuntza kudeaketan.
  • Parte hartzea, besteengana irekitzea eta besteekiko lankidetza sustatzen dituen estiloa.
  • Bere egitasmoekin, Herriaren gizarte garapenari lagundu.