español >

logotipo irakaskuntza


 
Nortzuk garaLegeriaAzterlanak eta agiriakKooperatibakHarremanakEremu pribatuaizkin
 
   Hasiera > Argitalpenak > Barne Araudia edo, hala badagokio, Antolakuntza eta Jarduera Araudiak EBDari egokitzea

Barne Araudia edo, hala badagokio, Antolakuntza eta Jarduera Araudiak EBDari egokitzea

Barne Araudia edo, hala badagokio, Antolakuntza eta Jarduera Araudiak EBDari egokitzea

2008ko abenduaren 16an Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak EAEko ikastetxe ez-unibertsitarioetako ikasleen eskubide eta betebeharrak arautzen dituen Dekretua argitaratu zuen EHAAn, apirilaren 19ko 160/1994 Dekretua, gai berari buruzkoa, ordezkatzen duena.

Dekretu honen 4. Xedapen Gehigarriak, zera dio: “Dekretu hau argitaratzen denetik sei hilabeteko epean, zati batean ala osorik fondo publikoekin finantzatutako ikastetxeek egokitu beharko dute beren Antolakuntza eta Jarduera Araudia edo Barne Araudia Dekretu honetan xedatutakoari, beharrezko aldaketak ginda eta bizikidetza-plana betetzea bermatzen duten aldaketak barnean hartuta”.

Bide honetan, 2009ko maiatzaren 7an Lan Jardunaldia burutu genuen, aipatu Barne Araudiari buruz EHUko irakaslea den Carlos Diaz Aguadok legegizonak prestaturiko lan-proposamena jorratuz. Bertan gure kooperatibetako 65 irakaslek hartu zuten parte, haien iritziak eta iradokizunak azalduz. Prozesu honen ondorioa da hein batean aurkezten dizuegun Liburuxka.

Honek hiru ezaugarri bildu nahi ditu:

  • Kooperatiba bakoitzaren Barne Araudiaren zirriborroa izan daiteke, ondoren egokitu/moldatu beharrekoa. Egokitzapen honetan batez ere kooperatiben Hezkuntza Proiektua izango da oinarria. Beraz, proposamen irekia dugu.
  • Proposamen hau Kooperatibaren Barne Araudiaren eranskina izan daiteke, non Eskola Komunitatearen hainbat eskubide lantzen diren.
  • Halaber, Arau berriaren edukira egokitutako zuzenketa-neurrien komunikazio-ereduak eta aplikazio-prozedurak bidaltzen dizkizuegu.

Lan honen egilea Carlos Díaz Aguado abokatua izan da, aldez aurretik bi proiektuetan gurekin lan egindakoa: “Kooperatibak eta familia zuzenbidea” eta “Irakaskuntza kooperatiben erantzukizun zibila”. Berriz ere, Carlosentzat, gure eskerrik beroena.

Eskerrak guztioi zuen lana eta kolaborazioarengatik

ERKIDE IRAKASKUNTZAKO BATZORDE SEKTORIALA

Dokumentua jeitsi Dokumentu baten ikonoa []

Itzuli