español >

logotipo irakaskuntza


 
Nortzuk garaLegeriaAzterlanak eta agiriakKooperatibakHarremanakEremu pribatuaizkin
 
   Hasiera > Argitalpenak > KANADAKO HEZKUNTZA SISTEMA AZTERGAI

KANADAKO HEZKUNTZA SISTEMA AZTERGAI

KANADAKO HEZKUNTZA SISTEMA AZTERGAI2014ko maiatzaren 11n, ERKIDE Irakaskuntzak antolatuta, hamabi pertsona joan ginen Kanadako hezkuntza sistema ezagutzera (ikus 7.2. eranskina). Izan ere, Erkide Irakaskuntzaren 2013-14 ikasturteko Kudeaketa Planean hezkuntza-esperientzien topaketa bultzatzeko aukera planteatu zen, ahal izanez gero, beste herrialde batzuetako errealitatea ezagutzeko. Horrela, aurrekariak dituen esperientzia bati jarraipena eman zitzaion, 2005ean Finlandiara eta 2009an Holandara egin baitziren bisitak.
Kanadako bisita aztertzerakoan interesgune genituen (ikus 7.3. eranskina) PISA ebaluazioetan lortutako emaitzak, testuinguru eleaniztunean etorkin ikasleen integrazio-esperientzia, kalitatezko laneko ibilbide luzea, kultura-aniztasuna eta kultura-artekotasun planteamenduen integrazioa hezkuntza-sisteman, besteak beste.
8 eguneko bisita honetan, Kanada osatzen duten 10 probintzietatik hirutan egoteko aukera izan genuen: Alberta, Quebec eta Nova Scotian, hain zuzen ere. Buruturiko egitasmoan ez dugu interesgune guztiak aztertzerik izan, baina 7.1. eranskinean ikus litezkeen hezkuntza-erakundeak bisitatuta hainbat informazio bildu dugu.
Txosten honetara ekarri dugu bisita horietan ikusi ahal izan dugunaren sintesia. Irakurleak ez du bertan aurkituko informazioaren elaborazio teorikorik, talde lanean egindako datu bilketa egitea izan da helburua. Material hori gehiago landu nahi duenaren esku geratuko da. Nolabait esateko bidaideon apunte koadernoa da hau. Pertsona ezberdinek landu dituzte atalok eta hori antzemango du irakurleak irakurketan. Hala ere, interesgarria ikusi dugu lan koral hau publiko egitea.
Dokumentua jeitsi Dokumentu baten ikonoa []

Itzuli