espaņol



LANKIDETZA-HITZARMENA LAN ELKARTUKO KOOPERATIBEN FEDERAZIOAREN ETA MONDRAGON UNIBERTSITATEAREN ARTEAN



Euskadiko Lan Elkartuko Kooperatiben Federazioak eta Mondragon Unibertsitateak Lankidetza Hitzarmena egin zuten 2005eko maiatzaren 9an, eta haren arabera bi erakundeak inplikatuta daude elkarren intereseko jakintza-arlo eta eremu jakin batzuetan, batez ere euskal Kooperatiben sozietate- eta enpresa-premiak asetzeko direnetan, eta interesen elkargune hori da bi erakundeen artean harreman emankorra eta ona izateko esparrua.

Hitzarmenak eduki zabala du, eta bere barruan sartzen dira: ikerketa, berrikuntza eta teknologi transferentziako proiektuak, etengabeko prestakuntza-programak, azterketak eta txostenak. egitea, eta bi erakundeak konprometitzen ditu Unibertsitatea enpresara hurbiltzeko oso garrantzitsua den zerbaitetan: Mondragon Unibertsitatea-ko ikasleek ENPRESATAKO PRAKTIKAK eta IKASKETA BUKAERAKO PROIEKTUAK egitea Euskadiko Lan Elkartuko Kooperatiben Federazioan sartutako Kooperatibetan.

ENPRESATAKO PRAKTIKAK eta IKASKETA BUKAERAKO PROIEKTUAK egiteko bekadun gisa ikasleak kontratatzeko interesa duten Kooperatiba federatuei lankidetza-arlo posibleak ezagutzen laguntzeko, EDUKIEN KATALOGOA egin da, eta gai-zerrenda luze horretan Mondragon Unibertsitatea-ko hiru Fakultateetako (Ingeniaritzako, Enpresa Zientzietako eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzietako) ikasleak prestatuta daude PRAKTIKAK eta IKASKETA BUKAERAKO PROIEKTUAK .

Eskuineko laukian agertzen da bekadunak kontratatzeko interesa dutenek kontsulta dezaketen EDUKIEN KATALOGOA, ikusteko ea zerrenda horretan agertzen diren enpresarentzat interesgarri diren edukiak, baita KONTRATAZIOA EGITEKO ESKABIDEA ere, bekadun-kontratazio zehatz bat egin nahi duenak erabiltzeko.

EDUKIEN KATALOGOAN beken iraupena, izapideak, datak edo beka horien diru-kopurua bezalako xehetasunak ematen dira, aipaturiko hiru Fakultateetako bakoitzari dagokionez.

Edozein kasutan, informazio gehiago nai izanez gero, deitu Euskadiko Lan Elkarteen, Irakaskuntza eta Kreditu Kooperatiben Federazioa - ERKIDE (Tfno.: 945 122050).



 
 
Reyes de Navarra, 51 bajo 01013 Vitoria- Gasteiz Tel.: 945 122050 Fax:945 253959
Erabilpen baldintzak   Pribatutasun politika